Carmen Matute

Guatemalako idazlea

Carmen Margarita Matute Monzón (Guatemalako Hiria, 1944ko urtarrilaren 7a) Guatemalako idazle, poeta eta akademikoa da, 2015ean Miguel Ángel Asturias Literatura Sari Nazionala jaso zuen,[1] saria jasotzen duen bostgarren emakumea izanik.[2] Poesia eta narrazio liburuak argitaratu ditu. Academia Guatemalteca de la Lengua eta Real Academia Españolako kidea da.[3] Guatemalako Emakume Kazetari eta Idazleen Elkarteko (AMPEG) zuzendariordea izan zen.[4] Fundación Mario Monteforte Toledo elkarteko kidea da ere.[5]

Carmen Matute
Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1944ko urtarrilaren 7a (80 urte)
Herrialdea Guatemala
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Guatemalteca de la Lengua
Real Academia Española

Biografia

aldatu

1974an Guatemalako San Carlos Unibertsitatean lizentziatu zen, Hizkuntza eta Literatura Hispanoamerikarrean. Bere lanak ingelesera, italierara, suediera eta frantsesera itzuli dira. Besteak beste, Israel, El Salvador, Nikaragua eta Estatu Batuetan poeta eta egile gisa parte hartu zuen.

RIN-78 argitalpen-taldeko kide izan zen, 1978an Rafael Landívar Unibertsitateko ikasleek sortutako taldea.[6] Taldeak Guatemalako autoreak argitaratu zituen, besteak beste, Luz Méndez de la Vega, Dante Liano, Ana María Rodas eta Franz Galich. Taldeak literatur bildumak sortu zituen ere, besteak beste, Colección Literatura, Colección Rescate, Colección Texto eta Colección Ensayo. 1990ean, taldeak Palo de Hormigo argitaletxea sortu zuen Juan Fernando Cifuentes idazlearekin batera (1936-2006), Guatemalako tipografia nazionalaren zuzendari ohia.[7]

Carmen Matutek Estatu Batuetako enbaxadako kultura-sailean lan egin zuen, kultura-gaietako aditu gisa, eta zinemari, arteari eta kulturari buruzko artikuluak idatzi zituen El Imparcial, El Gráfico, Siglo 21 eta La Hora egunkari nazionaletan argitaratu dira.

Poesia

aldatu
  • Que te llamen hoguera (2015) Bere senarrari, Carlos Foncearen omenez.[8]
  • Memoria intemporal del fuego (Cultura, 2013)
  • El cristo del secuestro (Elizabeth Andraderekin, 2006)
  • Vida Insobornable (Palo de Hormigo, 2004)
  • En el filo del gozo (Palo de Hormigo, 2002)
  • Abalorios y Espejismos (Antología) (Artemis & Edinter, 1997)
  • Los designios de Eros (Van Color, Guatemala, 1994)
  • Ecos de casa vacía (Grupo RIN 78, 1990)
  • Poeta solo (1986)
  • Círculo vulnerable (1981)

Narratiba

aldatu
  • Casa de piedra y sueño (Cultura, 1997)

Ipuina

aldatu
  • Muñeca mala (2008)

Sariak eta Aitortzak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu