Carmen Ballvé

argazkilaria

Carmen Ballvé (Madril, 1960) argazkilaria da.[1] [2]

Carmen Ballvé

Bizitza
JaiotzaMadril, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Biografia aldatu

Pedagogian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, argazkigintza ikasi zuen New Yorkeko ICPn (International Center of Photography). Espainiako egunkari eta aldizkarietan kolaboratzen du eta bere lana New Yorken, Londresen, Edinburgon, Dar es Salaamen, Tbilisin eta Madrilen erakutsi ditu, besteak beste. Dominikar Errepublikan egon zen bitartean, "Batey" proiektu fotografiko eta dokumentala garatu zuen, azukre-kanaberetako haitiar brazeroen inguruan. Horiek, Etiopia, Mongolia eta Peruko beste lan batzuekin batera, musika, zinema eta argazkigintzako nazioarteko jaialdietan erakusten dira.[3]

1980ko hamarkadan ekin zion Ballvek argazkilaritza profesionalari.[4] New Yorketik lehenengo eta Madriletik ondoren, hainbat agerkaritarako erretratuak egiten hasi zen, estudioan, harik eta 1987an, Marie Claire aldizkariaren enkarguz, Madril iparraldeko ijito komunitate batera heldu zen arte. Hura izan zen argazkigintza dokumentalean egin zuen lehen urratsa. Eta norabidea aldarazi ziona. Ballve:

«Orduan ohartu nintzen bazela zerbait gehiago gustatzen zitzaidana argazkigintzatik; ez zena soilik erretratu bat egitea, baizik eta harago joan ahal izatea eta komunitate baten bizitza islatu ahal izatea»

Horregatik, haren ibilbidean duten esanguragatik, proiektu hartako zenbait irudi ere badira erakusketetan.[5]

Euskal Herrian aldatu

Sariak aldatu

  • 2016an argitaratutako Arte Liburu Onenaren Sari Nazionala irabazi zuen Polo Vallejo musikologoarekin elkarlanean. [3] [8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La dignidad resumida en blanco y negro» ELMUNDO 2013-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  2. Irizar, Itziar Ugarte. «Begiratzen utzitakoen hurre» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  3. a b «Acaba cuando llego, de Polo Vallejo y Carmen Ballvé, reconocido con el Premio Nacional al libro mejor editado en 2016, modalidad de arte, por el Ministerio de Cultura de España» Fundación Sur (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  4. (Gaztelaniaz) «La fotógrafa Carmen Ballvé inaugura exposición en el Museo San Telmo de San Sebastián» FotoGasteiz 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  5. (Gaztelaniaz) «La fotógrafa pausada que siempre vuelve al escenario de sus imágenes» El Diario Vasco 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  6. Press, Europa. (2021-03-11). «'La mirada cercana' de Carmen Ballvé recala a través de 71 fotografías inéditas en el Museo San Telmo de San Sebastián» www.notimerica.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  7. «Carmen Ballve» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  8. «POLO VALLEJO. CARMEN BALLVÉ. Acaba cuando llego (Swanu Books) : eventos y presentaciones · Librería Rafael Alberti.» www.libreriaalberti.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).

Kanpo estekak aldatu