Carlos Soria Fontán

mendigoizale espainiarra

Carlos Soria Fontán (Ávila, Gaztela eta Leon, 1939ko otsailaren 5a) espainiar mendizale eta alpinista bat da. 75 urteko adina gaindituta 14 Zortzimilakoak igotzeko erronkari heldu dio.

Carlos Soria Fontán

(2022)
Bizitza
JaiotzaEspainia1939ko otsailaren 5a (85 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

60 urte beteta 8.000 metroko 10 mendi igo dituen alpinista bakarra da, eta historian K2 (65 urte), Broad Peak (68 urte), Makalu (69 urte), Gasherbrum I (70 urte), Manaslu (71 urte), Kanchenjunga (75 urte) eta Annapurna (77 urte) mendiak arrakastaz igo dituen pertsonarik zaharrena da.

2010ean Kilimanjaro mendia igo zuen, honela Zazpi Gailurrak igotzeko bere proiektua akituz, alegia, munduko zazpi kontinenteetako gailur garaienak igotzea.