Carlos Seco Serrano

Carlos Seco Serrano (Toledo, Espainia, 1923ko azaroaren 14a - Madril, 2020ko apirilaren 12a) espainiar historialaria izan zen.

Carlos Seco Serrano
Bizitza
Jaiotza Toledo1923ko azaroaren 14a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2020ko apirilaren 12a (96 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitatea 1945) Q29063067 Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Julio Gil Pecharromán (en) Itzuli
Antoni Jutglar
María Teresa Martínez de Sas (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak historialaria eta full professor (en) Itzuli
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Academia Portuguesa da História (en) Itzuli

BiografiaAldatu

Aita militarra zuenez, herri batean baino gehiagotan bizi izan zen txikitan. 1941ean, Madrila aldatu zen Unibertsitate Konplutentsean Filosofia eta Letretako ikasketak egitera. 1945ean amaitu zituen ikasketak emaitza bikainekin, eta sari berezia eskuratu zuen. 1950ean, Historiako doktore egin zen, eta, 1953tik 1957ra, Madrilgo Filosofia eta Letretako Fakultateko irakasle izan zen.

1957an, katedra eskuratu zuen Bartzelonan, eta, 1974an, Madrilgo Informazio Zientzien Fakultatean sartu zen.

1978an, Historiako Errege Akademiako osoko kide egin zuten. Era berean, Bartzelonako Buenas Letras Akademiako kidea zen, eta Ikerketa Zientifikoetako Goi Mailako Kontseilukoa.

IdazlanakAldatu

Espainiako historiari buruzko zenbait liburu eman zituen argitara, eta aipatzeko modukoa da, besteak beste, Militarismo y civilismo en la España contemporánea (1984, Militarismoa eta zibilismoa gaur egungo Espainian), zeinari esker eman baitzioten 1986an Espainiako Historiako Sari Nazionala.

ErreferentziakAldatu