Carlos Romeu

Carlos Romeu Müller» orritik birbideratua)

Carlos Romeu Müller, Romeu bezala ezaguna (Bartzelona, 1947ko maiatzaren 17aMadril, 2021eko uztailaren 24a), idazle, historialari eta umorista grafiko katalana izan zen. Miguelito bere pertsonaia famatuenaren istorioetaz gain (El País egunkarian urte askoan agertua) umeentzako liburuak argitaratu zituen.

Carlos Romeu
Bizitza
JaiotzaBartzelona1948ko maiatzaren 17a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril2021eko uztailaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, idazlea, karikaturagilea eta gidoilaria
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Ama frantsesduna, Nueva Dimensión aldizkarian idazten hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta Fotogramas, Bocaccio, Por Favor, Charlie Mensuel, Triunfo, Interviú, Playboy o National Show aldizkarietan ere marraztu izan zuen. Tomekin batera (Antoni Roca) Mata Ratos astekaria zuzendu zuen, eta El Jueves aldizkaria sortu. TV3 telebista katerako gidoiak ere idatzi izan zituen (Tres i l'astròleg edo Filiprim) .

Miguelito pertsonai famatua sortu zuen eta El País egunkariarentzat idatzi zuen lehen zenbakitik 2009ko abenduaren 31rarte. 2009ko ekainean, Romeuren bineta batek Israelgo Enbaxada, American Jewish Committee, eta zenbait senatari estatubatuar egunkariaren kontra jarri zituen ekintza antisemitatzat jotzen zutena baimentzeagatik; Binetak Israelgo estatuak nazioarteko legeak ez betetzeari egiten zion erreferentzia. El País-en aurkako salaketa hau bi urtez jarraian jarri zen marrazkilari berdinak egindako lanak direla eta. 2011. urte hasieran egunkaritik kanporatua izan zen.

2015. urte hasieran Charlie Hebdo astekari frantziarraren 1.178. zenbakia gaztelerara itzuli zuen, astebete lehenago aldizkariak jasandako atentatua oroitzen zuena.

Obra aldatu

  • Los hijos de su madre. Sedmay. 1976.
  • Hijos sin padre. Planeta. 1978.
  • La familia que se odia unida permanece unida. El Jueves. 1979.
  • Como fabricar un best-seller. Planeta. 1981.
  • Mi amigo el champán. Oh Sauce Editorial. 1982.
  • B.B. Ediciones Banco de Bilbao. 1983.
  • El País de Miguelito. Planeta. 1984.
  • [Historias de Miguelito. El Jueves. 1984.
  • Manual del Ocio. Círculo de Lectores. 1984.
  • Miguelito y yo. El Jueves. 1986.
  • Miguelito I. Plaza y Janés. 1988.
  • Miguelito II. Plaza y Janés. 1989.
  • Gracias por su colaboración. Once. 1989.
  • Miguelito y yo I. Estrip. 1992.
  • Miguelito y yo II. Estrip. 1992.
  • Lo mejor de Romeu. Temas de hoy. 1993.
  • Historias de Miguelito. Aguilar. 1997.
  • Vivo sin vivir en mi. Aguilar. 1997.
  • Tristán en Egipto. SM. 1998.
  • Llamadme Federico. SM. 2000.
  • Tristán en Yucatán. SM. 2002.
  • Tristán en Escocia. SM. 2003.
  • Diez palmos. Diagonal. 2003
  • Desacustumari Catalá. Edicions 62. 2003.
  • Tristán en París. SM. 2004.
  • Historia del enema. Casen. 2004.
  • Sin tregua. Planeta- Oxford. 2005.
  • Los lápices mágicos. SM. 2005.
  • Hugo el domador. Alfaguara. 2005.
  • Hugo va de pesca. Alfaguara. 2005.
  • Vicente ya es valiente. SM. 2006.
  • Berto lo ve claro. McMillan. 2007.
  • Ahora que aún me acuerdo de todo (o casi)... Astiberri, 2012.
  • Yo, Perro. Astiberri. 2015.

Kanpo estekak aldatu