Ireki menu nagusia

Carlos Romeu Müller, Romeu bezala ezaguna (Bartzelona, 1947ko maiatzaren 17a), idazle, historialari eta umorista grafiko katalana da. Miguelito bere pertsonaia famatuenaren istorioetaz gain (El País egunkarian urte askoan agertua) umeentzako liburuak argitaratzen ditu.

Carlos Romeu
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1947ko maiatzaren  17a (72 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak komikigilea, idazlea, karikaturagilea eta gidoilaria
Jasotako sariak

BizitzaAldatu

Ama frantsesduna, Nueva Dimensión aldizkarian idazten hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta Fotogramas, Bocaccio, Por Favor, Charlie Mensuel, Triunfo, Interviú, Playboy o National Showaldizkarietan ere marraztu izan du. Tomekin batera (Antoni Roca) Mata Ratos astekaria zuzendu zuen, eta El Jueves aldizkaria sortu. TV3 telebista katerako gidoiak ere idatzi izan ditu (Tres i l'astròleg edo Filiprim) .

Miguelito pertsonai famatua sortu zuen eta El País egunkariarentzat idatzi izan du lehen zenbakitik 2009ko abenduaren 31rarte. 2009ko ekainean, Romeuren bineta batek Israelgo Enbaxada, American Jewish Committee, eta zenbait senatari estatubatuar egunkariaren kontra jarri zituen ekintza antisemitatzat jotzen zutena baimentzeagatik. El País-en aurkako salaketa hau bi urtez jarraian jarri zan marrazkilari berdinak egindako lanak direla eta. 2011. urte hasieran egunkaritik kanporatua izan zan.

2015. urte hasieran Charlie Hebdo astekari frantziarraren 1.178. zenbakia gaztelerara itzuli zuen, astebete lehenago aldizkariak jasandako atentatua oroitzen zuena.