Carlos Lleras Restrepo

Carlos Lleras Restrepo (Bogota, 1908ko apirilak 12Bogota, 1994ko irailak 27 ) kolonbiar abokatu eta politikaria izan zen. Errepublikako presidentea izan zen 1966-1970 agintaldian.

Carlos Lleras Restrepo


22. Kolonbiako presidentea

1966ko abuztuaren 7a - 1970eko abuztuaren 7a
Guillermo León Valencia - Misael Pastrana Borrero (en) Itzuli
Minister of Finance and Public Credit (en) Itzuli

1943ko urriaren 8a - 1944ko martxoaren 6a
Minister of Finance and Public Credit (en) Itzuli

1941eko abuztuaren 26a - 1942ko abuztuaren 7a
Minister of Finance and Public Credit (en) Itzuli

1938ko abuztuaren 7a - 1941eko martxoaren 24a
23. Ministry of Finance and Public Credit (en) Itzuli

- Alfonso Araújo Gaviria
Bizitza
JaiotzaBogota1908ko apirilaren 12a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBogota1994ko irailaren 27a (86 urte)
Hobiratze lekuaJardines de Paz (en) Itzuli
Familia
AitaFederico Lleras Acosta
Ezkontidea(k)Cecilia de la Fuente de Lleras (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKolonbiako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Liberala

Bizitza aldatu

Zuzenbidea, politika- eta gizarte-zientziak ikasi zituen Bogotako Unibertsitatean. Hainbat kargu politiko izan zituen Kolonbian nahiz atzerrian: Finantza ministroa (1938 eta 1941-1943), Dirección Liberal Nacionaleko lehendakaria (1941, 1948-1966, 1972), Errepublikako senataria (1958-1962) eta presidentea (1966-1970). Politika liberala egin zuen.

Politikari izateaz gainera, idazle, irakasle eta kazetari ere izan zen. Bere artikulu batzuk El Bachiller Cleofás Pérez eta Hefestos izengoitiaz izenpetuta daude. Bogotako Unibertsitatean Herri ogasunaren katedra izan zuen. Anales de Economía y Estadística, Revista de Hacienda eta Nueva Frontera aldizkariak sortu zituen. El Tiempo egunkariko zuzendaria izan zen.

Idazlanen artean ditu: De la República a la Dictadura (1955), Crónicas y coloquios del bachiller Cleofás Pérez (1964), El liberalismo colombiano (1972), Historia y política (1980) eta La economía colombiana desde sus orígenes hasta la crisis de 1929 (1990), besteak beste.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Lleras Restrepo