Carlos Flores López

arkitekto espainiarra

Carlos Flores López (Ocaña, Toledoko probintzia, Espainia, 1928ko ekainaren 14a) arkitektoa da.

Carlos Flores López
Bizitza
JaiotzaCuenca1928ko ekainaren 14a (95 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Bizitza aldatu

Madrilgo Arkitektoen Eskolan lortu zuen doktoregoa (1958). Mendebaldeko arkitektura garaikidearen historialari eta kritikari garrantzitsuenetako bat da. Arkitekturaren teoria landu izan du batez ere, eta Europa nahiz Ameriketako izen handiko hainbat aldizkaritan parte hartu izan du. 1961ean argitaratu zuen lanik ospetsuena, Arquitectura española contemporánea. 1962an, Hogar y Arquitectura aldizkariko zuzendaritza hartu zuen bere gain, eta Architectural Design aldizkariko lankidea izan da urte askotan. 1973an, Museo de Arte Contemporáneo Españoleko Arkitektura saileko aholkulari izendatu zuten. Hauek ditu lan aipagarrietako batzuk: Arquitectura popular española (1973), La España popular: raíces de una arquitectura vernácula (1979), Gaudí, Jujol y el modernismo catalán (1982), Pueblos y lugares de España (1991).

Erreferentziak aldatu