Carlos Basabe

Bizkaitar futbolaria

Carlos Basabe Tovar, futbol munduan Basabe izenarekin ezagutzen dena, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan Espainiako Lehen Mailako hainbat taldetan jokatu zuen futbolari profesionala izan zen.[1]

Carlos Basabe
Bizitza
JaiotzaDeustu1924ko ekainaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1994ko abuztuaren 28a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Atlético de Madrid /
Real Sociedad /
 

103 partida jokatu zituen eta 31 gol sartu zituen Espainiako futboleko kategoria gorenean 8 denboralditan.

Bizitza aldatu

1924an jaio zen Deustun, gaur egun Bilboko auzoa da eta garai hartan oraindik udalerri independentea zen.

1946an iritsi zen Madrilgo Atletikora, 22 urte zituela. Ezer jokatu gabeko lehen denboraldiaren ondoren, Espainiako Lehen Mailan debuta egin zuen 1947ko irailaren 21ean. Taldean eman zituenhiru denboraldietan 21 partida jokatu zituen eta 2 gol sartu zituen.

1949an, Real Sociedadek, Lehen Mailan finkatzeko planean, itzulera operazio bat hasi zuen, beste eskualde batzuetako taldeetan aktibo zeuden euskal jokalariak fitxatzeko helburuarekin. Basabe klubak eskuratu zuen errefortzuetako bat izan zen. Lehenengo denboraldian titular aritu zen, 20 partida jokatzen zituen Lehen Mailan eta 6 gol sartu zituen. Hala ere, bere errendimendua hurrengo bi denboraldietan beherantz egin zuen. Guztira 35 partida jokatu zituen Realarekin (30 ligan) eta 11 gol sartu zituen. [2]

1952an Real Oviedok fitxatu zuen, lehen mailara iritsi berria, eta futbolari gisa heldutasuna lortu zuen. Oviedorekin bi denboraldi jokatu zituen aurrelari gisa, ligako 51 partidatan eta 17 gol lortu zituen. Hala ere, 1953-54 denboraldian taldeak kategoria galdu zuen eta Bigarren Mailara jaitsi zen.

Klubak aldatu

Kluba Herrialdea Urtea
Madrilgo Atletikoa Espainia 19461949
Real Sociedad Euskal Herria 19491952
Real Oviedo Espainia 19521954

Erreferentziak aldatu

  1. «Carlos Basabe - Perfil del jugador» _ (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).