Carl Gustav Jakob Jacobi

matematikari alemaniarra

Carl Gustav Jakob Jacobi (Potsdam, Prusiako Erresuma, egungo Alemania, 1804ko abenduaren 10a - Berlin, Prusiako Erresuma, egungo Alemania, 1851ko otsailaren 18a) matematikaria. Autore oparoa, matematikaren hainbat arlotan eragina izandakoa, batez ere, funtzio eliptikoetan, aljebran, zenbaki-teorian eta ekuazio diferentzialetan. Bere lan pedagogikoagatik ere ezaguna da.

Carl Gustav Jakob Jacobi

Bizitza
JaiotzaPotsdam1804ko abenduaren 10a
Herrialdea Prusiako Erresuma
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBerlin1851ko otsailaren 18a (46 urte)
Hobiratze lekuaDreifaltigkeitskirchhof I (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Baztanga
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Königsbergeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaEnno Dirksen (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Otto Hesse (en) Itzuli
Wilhelm Scheibner
Friedrich Julius Richelot (en) Itzuli
Paul Gordan (en) Itzuli
Carl Wilhelm Borchardt (en) Itzuli
Oswald Hermes (en) Itzuli
Johann Georg Rosenhain (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
latina
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Lantokia(k)Prusia
Enplegatzailea(k)Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Königsbergeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMSLP: Category:Jacobi,_Carl_Gustav_Jacob Find a Grave: 46516816 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Jacobik, Niels Henrik Abelekin batera, funtzio eliptikoen teoria sortu zuen. Erakutsi zuen integral eliptikoak ebatzi daitezkeela funtzioak aplikatuz, hau da, berak sartutako serie esponentzial batzuk aplikatuz.

Ekuazio diferentzialak eta determinante funtzionalak garatu zituen (geroago jacobianoak deitu zitzaien).

Jacobiren aita bankaria zen, eta bere familia aberatsa; hori dela eta, Jacobik Berlingo unibertsitatean ikasi ahal izan zuen. 1825ean doktoregoa lortu zuen, eta Königsbergeko unibertsitatean matematika irakatsi zuen 1826tik hil zen arte. Jacobi entzute handiko irakaslea izan zen.

Haurtzaroa eta gaztaroa aldatu

Jacobi Potsdamen jaio zen 1804. urtean, Alemaniako familia judu batean. Bere aita bankari arrakastatsua zen, eta bere anaia zaharra, Moritz Jacobi, fisikari ospetsua izatera iritsi zen. 1817an 11 urterekin Gymnasiumean sartu zenean, zuzenean, azkeneko mailan jarri zuten. Hala ere, Berlingo unibertsitatean sartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa zen, eta arrazoi horregatik 1821. urtera arte itxaron behar izan zuen. Gymnasiumean egon zenean, grezieran, latinean eta historian ere nabarmendu zen.

Ikasketa unibertsitarioak hasi zituenean, dagoeneko ezagutzen zituen hainbat matematikarien lanak, eta bere aldetik ikertzen ere hasia zen. 1824. urtean, judua izan arren, irakasle-postua eskaini zioten Berlineko bigarren hezkuntzako eskola ospetsu batean.

Helduaroa aldatu

1825. urtean doktorego-tesia aurkeztu zuen, zatikien teoriari buruzko azterketa analitikoa. Irakaskuntza unibertsiotarioa juduei debekatua zegoenez, kristautasunera aldatu zen, eta horri esker, Privatdozent (unibertsitateko irakaslegai) gisa postu bat lortu zuen.

Orduan, 20 urte zituen. Berlineko unibertsitatean urtebete egon ondoren, eta mailaz igotzeko aukera txikiak zituela ikusi ondoren, Königsbergera (gaur egun Kaliningrad, Errusia) mugitu zen 1826an. Bertan Franz Neumann idazlearekin, eta Friedrich Bessel matematikaria eta astronomoarekin egin zuen topo.

 
Königsbergeko unibertsitatea.

1829. urtean Fundamenta nova theoria functionum ellipticarum argitaratu zuen, funtzio eliptikoen azterketan eragin handia izango zuena. Bere lanek Adrien-Marie Legendreren babesa zuten, eta horrek irakasle elkartu izateko aukera eman zion.

1829an, Jacobi Parisera bidaiatu zuen, eta bertan, garaiko matematikari ospetsuenetako batzuekin elkartu zen: Fourier, Poisson eta Gauss.

1831ean ezkondu zen Marie Schwinck-ekin. Bi urte geroago, bere anaia (Moritz Jacobi) Königsbergera mugitu zen, eta horren ondorioz, fisikan arreta handia jarri zuen. Garai honetan, ekuazio diferentzial eta determinanteekin egin zuen lan.

Azken urteak aldatu

Osasun-arazoek eraginda, Italiara joan zen bizitzera. Urte horietan Jacobiren ikuspuntua aldatu egin zen, mekanikaren alderdi fisikoetan murgildu zen.

1848an, Luis Filipe Frantziakoa uzkailtzearen ondorioz, iraultza-mugimendu batzuk hasi ziren Europan (1848ko iraultzak). Jacobik Berlinen eman zuen hitzaldi politiko baten ondorioz, bertan lan egiteko eta ikertzeko ematen zioten diru-laguntza kendu zioten, eta ondorioz, Gothara joan zen.

1851. urtean baztanga harrapatu eta hil zen.

Bitxikeriak aldatu

  • Jacobi kraterra bere omenez izendatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Gustav Jakob Jacobi