Caral Caralgo zibilizazioaren hiriburua izan zen. Supe bailaran dago, Limatik 182 kilometro iparrera eta kostatik 23 kilometrora. 350 metroko altueran dago. 5.000 urteko zahartasuna baino gehiago ematen zaio eta Amerikako zibilizazio zaharrena jotzen da. Unescok Gizateriaren ondare izendatu zuen 2009an.

Caral
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
PeruCaral01.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdea[[d:Special:EntityPage/Q211795|{{{2}}}
Peruko probintziak[[d:Special:EntityPage/Q1422596|{{{2}}}
Koordenatuak 10° 53′ 37″ S, 77° 31′ 13″ W / 10.893611111111°S,77.520277777778°W / -10.893611111111; -77.520277777778Koordenatuak: 10° 53′ 37″ S, 77° 31′ 13″ W / 10.893611111111°S,77.520277777778°W / -10.893611111111; -77.520277777778
Arkitektura
Azalera 626,36 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia 1269
Eskualdea[I] Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea 2009 (XXXIII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ezaugarriak eta aurkikuntzakAldatu

Aztarnategiak 65 hektarea eta 5.000 urte inguru ditu eta orain arte aurkitu den Amerikako metropolirik zaharrena da. Zenbait arkitektura elementu oso ondo gorde dira, hala nola bi piramide eta zenbait patio biribil. Baina Caraleko aurkikuntzarik ikusgarrienak kondor eta pelikano hezurrez egindako 32 txirula dira. Zazpi nota sortzeko ahalmena dute[1].

ErreferentziakAldatu

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2009-11-01). «Amerikako hiririk zaharrena» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekakAldatu