Ireki menu nagusia

Captain Fantastic (euskaraz Kapitain Harrigarria) 2016ko Matt Ross estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Viggo Mortensen, Frank Langella, Kathryn Hahn eta Steve Zahn aktoreek antzeztu zuten.

Captain Fantastic
Jatorria
Argitaratze-data 2016
Jatorrizko izenburua Captain Fantastic
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa, film erromantikoa eta film komikoa
Iraupena 118 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Matt Ross
Gidoigilea(k) Matt Ross
Antzezlea(k)
Viggo Mortensen
Annalise Basso
Kathryn Hahn
Steve Zahn
Frank Langella
Ann Dowd
Missi Pyle

[[Kategoria:Annalise Basso Itzuli antzeztutako filmak]]




Bestelako lanak
Musikagilea Alex Somers Itzuli
Argazki-zuzendaria Stéphane Fontaine
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Mexiko Berria
Historia
Nominazioak Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
89. Oscar Sariak

Viggo Mortensen
Kanpo loturak
www.captainfantasticmovie.com/

2016ko urtarrilaren 23an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Canneseko Zinemaldian Un Certain Regard sailaren barnean lehiatu zen, sail honetako Zuzendari Onenaren Saria irabaziz (Matt Ross). 2016ko uztailaren 8an AEBtako zinema aretoetan estreinatu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ben (Viggo Mortensen) hamar urte luzez Washington estatuko baso urrunetako bihotzean bere sei seme-alabekin batera guztiz isolaturik bizi izan den aita bat da. Iraganean bere emazteari desoreka bipolarra diagnostikatu eta ospitalizatu zutenean bere seme-alabekin batera bizimodu hori eduki eta haiek basoan eta naturan hezitzea erabaki zuen.

Halere, egun batez Benen emaztea eta seme-alaben ama Mexiko Berrian hil delako albistea jasotzean, eta nahiz eta emaztearen aita eta Benen aitaginarrebak hura emaztearen hiletan azalduz gero poliziari atxilotzeko eskatuko duela mehatxu egin, familia osoa ordurarteko euren paradisua eta bizimodua atzean utzi eta amaren hiletara joanez zibilizaziora itzultzera derrigortua egongo da. Egoera berria onartu eta gizarte modernora egokitzea ez zaie batere erraza egingo. Bestalde, egoera berri horrek Benen aitasunaren esanahiaren ikuspuntua aldatuko du.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu