Caporettoko gudua

Caporettoko gudua, Kobaridko gudua eta Isonzoko hamabigarren gudua izenekin ere ezagutua 1917ko urriaren 24tik azaroaren 9ra arte iraun zuen gudu bat izan zen, Lehen Mundu Gerrako Italiako Frontean gertatu zena. Kobarid/Caporettoko herrian gertatu zen, gaur egungo Eslovenian.

Caporettoko gudua
Lehen Mundu Gerra
Italiako Frontea (Lehen Mundu Gerra)
Battle of Caporetto.jpg
Caporettoko guduaren mapa
Data1917ko urriaren 24a - azaroaren 19a
LekuaKobarid, Austria-Hungaria gaur egungo Eslovenia
Koordenatuak46°12′52″N 13°38′33″E / 46.214444444444°N 13.6425°E / 46.214444444444; 13.642546°12′52″N 13°38′33″E / 46.214444444444°N 13.6425°E / 46.214444444444; 13.6425
EmaitzaAustro-Alemaniar Garaipena
Gudulariak
Alemaniar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa Italiako Erresuma

AurrekariakAldatu

Italiar frontea 1915ko amaieran egonkortu zen Isonzoko hainbat guduak eta gero non Italiarrak lur gutxi batzuk lortu zituzten hil eta zauritu ratio oso handia izanda. Austria-Hungariar Armadak bere posizioetan oso nekatuta zeuden baita, haien artean morala oso baxua izanik. Momentu hartan hainbat fronteetan borrokatzen eta galtzen zeuden aldi berean.

1917ko erdialdean, ordea, Austria-Hungariak Alemaniako Inperioaren laguntza militarra jaso zuen Italiarren aurkako borroka jarraitzeko. Frontean bi aldeek "infiltrazio taktikak" garatu zituzten etsaien lerroak suntsitzeko bereziki prestatutako soldaduak erabiliz (Sturmtruppen alemanez), indar handiko lehen eraso bat martxan jarriz eta berehala infiltratzeko etsaien lerroen atzean, kaosa sor zezaten. Ondoren infanteriak aurrera egingo zuen etsaiaren defentsaren matxura aprobetxatzeko. Fase honetan gasa, artilleria eta metrailadoreak erabiltzen ziren. Taktika hauek Alpetan garatzeko Alemaniar Estatu Nagusiak Oskar von Hutier jenerala bidali zuten, "infiltrazio taktiken" aditua.

Borroka-sistema berri hau erabili izango zen Italian lehen aldiz gudu honetan. Taktika ondo funtzionatzeko ezin zen Isonzoko ibarrean aurrera joan, leku ireki bat zelako; ondorioz erasoa zuzenean mendietatik hegoalderantz garatzea erabaki egin zen.[1]

BorrokaAldatu

Austro-alemaniar erasoaAldatu

 
Caporettoko guduaren mapa (Gaztelaniaz)

Otto von Below jeneralak gidatutako austro-hungariarrak, Oskar von Hutier jeneralaren tropa alemaniarrekin indartu zirenean, 1917ko urriaren 24ko goizean ofentsiba hasi egin zuten Kobarid (italieraz Caporetto) herriaren ondoan. Italiarren lerroak berehala hautsi zituzten eta posizioa defendatzen zuten italiar indarrak sakabanatu ziren, erretiradan.

Italiar armadaren agintariek gas-aurkako maskarak banatu zituzten, kalitate txarrekoak, baita artilleriarako munizio pixka bat ere, baina ez nahikoa gudu osoa irauteko. Honek Italiar defentsak babesten zutenei posizioak berrantolatzea eragotzi zion. Egun berean alemaniarrek eta austro-hungariarrek Caporetton irekitako zuloa aprobetxatu zuten eta aurrerago zegoen lautadarantz abiatu ziren Italiarrei geratzen zitzaien indarrak suntsitzeko. 25 kilometro egin zuten egun hartan eta gerraren hasieratik Italiako lurra lehen aldiz inbaditzea lortu zuten.

Are okerrago egoteko, Luigi Cadorna Italiako jeneralak, 2. Italiako armadako agintari burua zena, frontetik hurbil kokatuta zegoen eta debekatu egin zuen atzera egitea. Haren aginduz erresistentzia mantendu beharko zen, nahiz eta 25etik aurrera Italiako posizioak baztertuta izaten hasi ziren. Cadornak kontraeraso bat agintzen saiatu zen puntu zehatz batzuetan baina italiar armadak ez zeukan erreserban tropa nahikorik eraso hau aurrera eramateko. Azkenean, erretiratzea izan zen aukera bakarra bizirik ateratzeko. Hala ere, Cadornak fusilamentuarekin mehatxatu zuen beste komandante italiarrak, erretiratu ez zezaten.[1]

Kaosa italiar fronteanAldatu

 
Austriar-Hungariako tropak Isonzo ibaia zeharkatu ostean, 1918ko urrian.

Egunak pasatu ahala Italiako egoera larritu zen Austria-Alemaniako aurrerapenaren abiadura handiarengatik, batez ere Italiako Estatu Nagusiak infiltrazio taktikak Alpeetan oso eraginkorrak zirela aurreikusi ez baitzituelako eta errefortzuak bidaltzeak frontearen beste puntu batzuk ahultzea esan nahi zuen, erabat ezegonkorra bihurtu arte. Urriaren 28an Italiako lerroak presioarengatik erori ziren eta austro-alemaniarrek Udine italiar hiria hartu zuten. Egun hartan, Luigi Cadorna jeneralak Tagliamento ibairantz erretiratzea baimendu zuen, baina iraganean egindako mehatxuak jada moralean izanda zuten efektua eta milaka italiar errenditzen hasi ziren.

Italiar plana ibai hartatik abiatuta defentsa lerroa mantentzea zen, baina Austriar-Alemaniako infiltrazioaren bizkortasuna eta indarrarengatik ezinezkoa izan zen proiektu hori betetzea, batez ere garraiobideen eskasia zegoelako gehienak atzean utzi zirelako. Urriaren 30ean Cadorna jeneralak bere tropei ibaia zeharkatzeko baimena eman zien suntsipen osoa saihesteko. Azaroaren 2an italiarrek Tagliamento ibaia gurutzatzen amaitu zuten, atzean armak, gerra materiala eta hainbat preso utzita.

Italiarren atzera-egiteaAldatu

Erasoan bizirik iraun zuen Regio Esercitoaren unitateak oso nekatuta eta nahasita zeuden eta gerra egiteko ekipamendu gehiena falta zitzaien; beraz, ezin zuten defentsa lerro antolatu bat mantendu. Erantzun gisa, Cadornak Tagliamentoko hego-mendebalderantz erretiratzen jarraitu behar zutela agindu zuen. Soldaduek hamaika mila italiar errefuxiatuekin batera ibili ziren.

Azaroaren 6an italiarrek Livenza ibairantz erretiratu ziren, lurralde gehiago Austro-Alemaniarren eskuetan utziz. Egun berean,Vittorio Emanuele Orlando ministroak Cadorna postutik kaleratu zuen, armadaren agintea kenduz, eta Armando Diaz jeneralak ordezkatu zion. Aldaketa honek hurrengo urteko garaipenetan oinarrikoa izango zen, Diazek abilitate handiko jeneral zela frogatuko zuelako. Diazek italiar tropak berrantolatzea lortu zuen eta Piave ibaian defentsa posizio berri bat sortu zuen azaroaren 12an, Austro-Alemaniar ofentsiba geldituz.

OndorioakAldatu

Austro-Alemaniar erasoaren boterea oso handia izan zen garaiko beste batzuekin alderatuta, eta gudu honetan italiar armadaren porrota Gerra Handian jaso zuen txarrena izan zen. 270.000 italiar baino gehiago izan ziren atxilotuak. 300.000 italiar alde egitea lortu zuten baina ia ekipamendu guztia atzean utzi zuten eta berrantolatu behar ziren. Austro-alemaniar indarrek galera larriak jasan zituzten, baina azkenean 100 kilometro baino gehiago aurreratu zuten frontea eta Italiako lurraldea Veneziako norabidean inbaditu zuten. Austro-Hungariarrek Piave Ibaian gelditu ziren, italiarrek defentsa lerro berri bat ezarri zutelako. Eten hau eta gero frontea leku berean mantendu zuten Vittorio Venetoko gudura arte. Borroka honetan Theodor Sproesserek eta Nazi Alemaniako Erwin Rommel Oberleutnantek borrokatu zuten uzten agintari batailonak garrantzi handia izan zuen. Erroman, Paolo Boselliren gobernua desegin zen urriaren 29an, guduaren porrots eta gero; Vittorio Emanuele Orlando aukeratu zuten ordezko gisa.

Italiako egoeraz kezkatuta, aliatuek Ravennan hitzaldi bat eman zuten non Victor Emmanuel III erregeak ziurtatu zien Italiako armadak bere posizioak arazorik gabe mantenduko zituela. Eta horrela izan zen: 1918an gerra amaitu arte Italiako frontea Piave ibaiaren atzealdean egonkortu zen.

Borroka honen ondorioz "Caporetto" terminoa "Porrot" terminoaren sinonimo bat bihurtu zen.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) Schindler, John R.. (2001). Isonzo: The Forgotten Sacrifice of the Great War. Greenwood ISBN 9780275972042..
  2. Seth, Ronald. (1965). Caporetto: The Scapegoat Battle. Macdonald ISBN 1407385..

Kanpo estekakAldatu