Cangues d'Onís

Cangas de Onís» orritik birbideratua)

Cangues d'Onís[1] (gaztelaniaz: Cangas de Onís) Asturiasko ekialdean dagoen udalerria da, Orienteko eskualdean kokatutakoa.

Cangues d'Onís
Asturiasko kontzejua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
AlkateaJosé Manuel González Castro
Izen ofizialaCangas de Onís
INEk ezarritako kodea33012
HerriburuaCangas de Onís
Geografia
Koordenatuak43°18′52″N 5°04′00″W / 43.3145°N 5.0666°W / 43.3145; -5.0666
Map
Azalera212,75 km²
Altuera87 m
MugakideakAmieva, Parres, Ribadesella, Llanes, Onís eta Valdión
Demografia
Biztanleria6.362 (2023)
102 (2022)
alt_left 3.166 (%49,8) (%47,1) 2.997 alt_right
Dentsitatea30 bizt/km²
Etxebizitzak2.709
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakLeón eta Auch
MatrikulaO
cangasdeonis.com
Cangues d'Onís Erdi Aroko zubia

Herriburuan "zubi erromatarra" dago kokaturik, nahiz eta benetan Erdi Aroan eraikia izan zen.

Bere armarrian dagoen lema Minima Urbium Máxima Sedium da.

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Parres eta Ribeseya ditu mugakide, ekialdean Onís eta Llanes, mendebaldean Amieva eta Parres eta hegoaldean Leongo probintziarekin egiten du muga.

Historia

aldatu

Asturiasko erresumaren hiriburua izan zen 774. urte arte. Bertan finkatu zen Don Pelayo erregea eta bertatik musulmanen aurkako erresistentzia burutu zuen. Udalerri honetako mugen barruan gertatu zen Cuadongako bataila famatua, zeinetan tropa asturiarrek musulmanak garaitu zituzten 722an, Asturiasko erreinu kristauaren sorrera bultzatuz.

Inguru naturala

aldatu

Udalerriko 7.000 hektareak baino gehiagok Europako Mendietako Parke Nazionalaren barruan daude. Parkearen barruan dago kokaturik Cuadongako multzo monumentala. Bertatik 12 kilometrotara daude kokatuta Cuadongako aintzirak (hiru dira: Enol, Ercina eta Bricial), txirrindularitzan garrantzia dutenak.

Cangues d'Oníseko herria, Sella eta Gueña ibaien artean dago kokaturik, azken hau Sellara isurtzen delarik.

Parrokiak

aldatu
  1. Abamia
  2. Cangues d'Onís
  3. Cuadonga
  4. La Riera
  5. Llabra
  6. Margolles
  7. Mestas de Con
  8. Samartín de Grazanes
  9. Triongu
  10. Villanueva
  11. Zardón

Biztanleriaren eboluzioa

aldatu

Iturria: [[2] Instituto Nacional de Estadística de España]

Argazkiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Cangues d'Onís udalerriko izen ofizialak onartzen dituen dekretua, Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  2. http://www.ine.es/

Kanpo estekak

aldatu