Candelas (musika taldea)
Candelas Llanuwchllyneko (Gales) rock musika talde bat da, 2009an sortua. Galesez abesten dute gehienbat, eta lau disko eta bost single argitaratu dituzte.
Candelas | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Llanuwchllyn, Gwynedd, Gales |
Musika mota | Indie rock |
Instrumentuak | 3 gitarra, baxua, eta bateria |
Urteak | 2009 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | I Ka Ching |
Taldekideak | |
Osian Williams Ifan Jones Gruffydd Edwards Tomos Edwards Lewis Williams | |
Informazio gehigarria | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Historia
aldatuTaldeak 2011n argitaratu zuen Kim Y Syniad lehenengo diskoa, Peno Productions diskoetxearekin. Diskoetxe horrekin beste album bat kaleratu zuten: Candelas. Lehenengo diskoan ingelesezko zein galesezko abestiak ekoiztu zituzten, eta bigarrenean galesez soilik abesten zuten. 2013an, Candelas I Ka Ching diskoetxera aldatu zen, eta diskoetxe horrekin beste bi album eta hiru single argitaratu zituzten. 2014aren otsailean hiru Y Selar sari irabazi zituzten: galeserazko abesti onena, album onena, eta talde onena.[1] 2015aren otsailean galesezko banda onenarentzako saria irabazi zuten berriz ere.[2] Bodoli'n Ddistaw taldearen hirugarren albuma 2015 urteko galesezko album onenetarikoa izendatu zuten.[3]
Taldeak Galeseko musika festibal askotan hartu du parte, hala nola, Festival Number 6, Maes B, eta Tafwyl. Azken horretan talde nagusia izan zen 2016an eta 2017an. 2017an laugarren diskoa grabatzen hasi ziren, eta 2018an kaleratu zuten Wyt Ti'n Meiddio Dod i Chwarae izenarekin, bi singleekin batera.
Diskografia
aldatuSingleak
aldatuIzena | Izena euskaraz | Urtea |
---|---|---|
Cynt a’n Bellach | Azkarrago eta Urrunago | 2014 |
Dim Cyfrinach | Sekreturik Ez | 2014 |
Ddoe, Heddiw, a 'Fory | Atzo, Gaur eta Bihar | 2017 |
Gan Bo Fi'n Gallu | Ahal Dudalako | 2018 |
O! Mor Effeithiol | Oh! Zer Eraginkorra | 2018 |
Izena | Izena euskaraz | Luzera | Diskoetxea | Urtea |
---|---|---|---|---|
Kim Y Syniad (EP) | Kim Ideia | 19:40 | Peno Productions | 2011 |
Candelas | Candelas | 44:33 | Peno Productions | 2013 |
Bodoli'n Ddistaw | Isilik Existitzen | 39:56 | I Ka Ching | 2014 |
Wyt Ti'n Meiddio Dod I Chwarae? | Jolasten Etortzera Ausartzen Zara? | 54:12 | I Ka Ching | 2018 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Galesez) «Hat-tric i Candelas yng Ngwobrau’r Selar» golwg360.
- ↑ (Ingelesez) «Yws Gwynedd, Candelas and Sŵnami triumphant at Welsh music awards» Wales Online 2015/02/23.
- ↑ (Galesez) «Albwm Cymraeg y Flwyddyn» Eisteddfod jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017/07/28).
Kanpo estekak
aldatu- Candelas erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
- Candelas erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan
- Taldearen orria I Ka Ching diskoetxearen webgunean