Camino (filma)
Camino Javier Fesser zuzendariak 2008an egin zuen film polemikoa da. Gidoia, modu batez, Alexia González-Barros haurraren bizitzan dago oinarrituta; haur hori, 14 urte zituelarik, minbiziaren ondorioz 1985)an hil zen. Filmaren izenburua bi zentzu ditu: Camino haur protagonistaren izena da baina baita Opus Dei erakundearen sortzailearen José María Escrivá de Balagueren liburu ospetsua ere. Filma, Opus Deirekin oso kritikoa, 2008an Donostiako Zinemaldian hartu zuen parte saririk eskuratu gabe, kritiko askoren iritziz Opus Deiren inguruko presioen ondorioz nahiz eta Zinemaldiaren arduradunek berri hori ezeztatu. Espainian ere zenbait tokitan filma zentsuratua izan da, esaterako Majadahondan, 2009ko otsailean.[1] Historia Madrilen eta Iruñean kokatzen da.
Camino (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2008 | |||
Izenburua | Camino | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa | |||
Iraupena | 138 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Madril eta Almería | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Javier Fesser | |||
Gidoigilea(k) | Javier Fesser | |||
Antzezlea(k) | ||||
Carme Elias Nerea Camacho Mariano Venancio (en) Manuela Vellés Lola Casamayor (en) Ana Gracia (en) Pepe Ocio (en) Jordi Dauder (en) Emilio Gavira (en) Jan Cornet (en) Fernando Guillén Cuervo Alfonso Torregrosa | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Jaume Roures | |||
Edizioa | Javier Fesser | |||
Argazki-zuzendaria | Alex Catalán (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Madril | |||
caminolapelicula.com | ||||
kronologia | ||||
|
Sinopsia
aldatuFilmak benetako gertakizunetan oinarrituta dago baina ez pertsona bakar baten kasuan baizik pertsona desberdinetako kasuetan[2] nahiz eta oinarri nagusia Alexia González Barros neskaren biografia izan. Filma Iruñeko Opusen ospitalean protagonistaren heriotzarekin hasten da. Caminok 14 urte ditu eta minbiziaz hiltzen da. Ondoren narrazioak hilabete batzuk atzera egiten du eta, antza, nerabe normal baten bizitza ezagutuko dugu. Izan ere, etxeko giroa ez da normala: ama Opuseko jarraitzaile sutsua da eta bere obsesioa bere alabak bide horretatik joatea da. Caminoren ahizpa nagusiak Iruñeko Opuseko erresidentzia batean dago sartuta eta amak Camino antzeko bidea jarraitzea nahi du. Baina neskari beste gauzek erakartzen dizkiote: antzerkia, musika eta mutil bat, Jesús izenekoa. Izen horrek filmaren zenbait momentuetan nahasmeduak sortuko ditu ekoizpenari umore beltz kutsu bat emanez. Gaixotasunak aurrera egin ahala, neskak fantasian aurkituko du bere ametsak betetzeko aukera bakarra. Caminoren tragediarekin batera Opusen funtzionamenduaren inguruko informazioak eta baita ama manipulatzaile eta fanatiko baten lana ere ezagutuko ditugu. Orokorrean oso filma gogorra bada ere, zenbait momentutan umore eta xamurtasunaren bidez irudi hori leuntzea lortu du Javier Fesser zuzendariak. Zenbait momentutan ere Walt Disneyren Errauskinerekin jolasten du bi argumentoak sagutxi baten bidez lotzen.
Pertsonaiak eta aktoreak
aldatuCamino Nerea Camacho
Gloria - Carme Elías
José - Mariano Venancio
Nuria - Manuela Vellés
Inés - Ana Gracia
Tía Marita - Lola Casamayor
Cuco (Jesús) - Lucas Manzano
Don Miguel Ángel - Pepe Ocio
Begoña - Claudia Otero
Don Luis - Jordi Dauder
Mr. Meebles - Emilio Gavira
Elena - Miriam Raya
Soinu banda
aldatu- Rafa Arnau
- Mario Gosálvez
- Soinu bandan kanta desberdinak erabili ziren:
- Russian Reden Cigarettes (I love your glasses albumean jasota).
- Shakiraren Estoy aquí (Pies descalzos albumean jasota).
- Doverren The Morning After kantaren bertsio bat (jatorrizko bertsioa Sister albumean dago).
Sariak
aldatuGoya Sariak XXIII.edizioa
aldatu- Film onena
- Zuzendaritza onena: Javier Fesser
- Interpretazio onena - emakumezkoa: Carme Elías
- Interprete onena - gizonezkoa: Jordi Dauder
- Jatorrizko gidoi onena: Javier Fesser
- Aktoresa errebelazio onena: Nerea Camacho
Beste sariak
aldatu- José María Forqué sari zinematografikoa. Film onena.[3]
- Sant Jordi Zinema Sariak, 2008ko film espainiar onena.[4]
- Gaudí Sariak, Europako film onenari.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://balonmano.mforos.com/71436/7831339-la-pelicula-camino-censurada-por-el-pp-de-majadahonda/
- ↑ https://web.archive.org/web/20130529042318/http://www.caminolapelicula.com/proyecto.html
- ↑ 'Camino', de Fesser, gana el Premio Cinematográfico José María Forqué
- ↑ 'Camino', premiada con el Sant Jordi a la mejor película española de 2008
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Filmaren web ofiziala.
- (Gaztelaniaz) Opus Deiren jarrera filmaren aurrean.
- (Gaztelaniaz) Alexia González-Barrosen familiaren jarrera.