Calocybe alpestris Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da. Kalitate kaskarreko jangarria.

Calocybe alpestris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaCalocybe
Espeziea Calocybe alpestris
Singer, 1962

Sinonimoak: Agaricus alpestris, Rugosomyces alpestris, Tricholoma alpestris, Clitocybe alpestris, Lyophyllum alpestre.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta laura. Ertza soberakinekin. Kapelaren azala leuna, zetaduna, lehorra, arrosa-haragi kolorekoa edo arrosa-karmin kolorekoa.

Orriak: Dekurrenteak, estu, lodiak, krema kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 2 eta 8 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, leuna, arrosa zurbil kolorekoa, goialdean pruina zuriarekin eta oinarrian ilunagoa.

Haragia: Mehea. Zurixka. Irinaren usain arinarekin eta zapore leunarekin. Espora-jalkina zurixka.[1]

Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator, eta ederra edo polita eta burua esan nahi du. Esanahia: kapela edo buru eder batekin.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri kaskarra.

Nahasketa arriskua

aldatu

Calocybe carnea, oso antzekoa da, honek orriak, krema kolorekoak baino zurixkagoak ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Izeietan eta goi mendietako koniferoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Alpeak.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  2. Calocybe alpestris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu