Call Me by Your Name (filma)

Call Me By Your Name (italieraz: Chiamami col tuo nome) 2017an estreinatu zen amodiozko film dramatikoa da, Luca Guadagnino italiar zinegileak zuzendua. Filma 2007an argitaratutako André Acimanen liburuan dago oinarritua. Gidoia James Ivory gidoilariak idatzi zuen. Luca Guadagninoren “Desira” trilogiako azken filma da I Am Love (2009) eta A Bigger Splash (2015) filmen atzetik.

 Call Me by Your Name (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2017
IzenburuaCall Me by Your Name
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
frantsesa
italiera
Jatorrizko herrialdeaItalia, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil eta Frantzia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaLGBTeei buruzko filma, sarbide-bizipena, romantic drama (en) Itzuli, film dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena132 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaCall Me By Your Name (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Moscazzano
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Luca Guadagnino
Gidoigilea(k)Luca Guadagnino
James Ivory

Antzezlea(k)
Timothée Chalamet
Armie Hammer
Michael Stuhlbarg
Amira Casar (en) Itzuli
Esther Garrel
Peter Spears



[[Kategoria:Amira Casar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaJames Ivory
Émilie Georges (en) Itzuli
Luca Guadagnino
Marco Morabito (en) Itzuli
Howard Rosenman
Peter Spears
Rodrigo Teixeira

[[Kategoria:Émilie Georges (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Marco Morabito (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]


Konpainia ekoizleaSony Pictures Classics (en) Itzuli
[[Kategoria:Sony Pictures Classics (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaJames Ivory
EdizioaWalter Fasano
Bestelako lanak
MusikagileaSufjan Stevens
Argazki-zuzendariaSayombhu Mukdeeprom (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIparraldeko Italia
Argumentu nagusiafleeting relationship (en) Itzuli eta LGBT pride (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

sonyclassics.com…
IMDB: tt5726616 Filmaffinity: 850990 Allocine: 252439 Rottentomatoes: m/call_me_by_your_name Allmovie: v673530 Metacritic: movie/call-me-by-your-name
Facebook: CallMeByYourNameFilm Twitter: CMBYNFilm Instagram: cmbynfilm Netlix: 80169498Edit the value on Wikidata

1985ean Italia iparraldean kokatua, Call Me By Your Name-ek Elio Perlman (Timothée Chalamet) eta Oliverren (Armie Hammer) arteko erlazio erromantikoa kontatzen du, bata 17 urteko nerabe bat, eta bestea 24 urteko graduko asistentea, Elioren aitaren (Michael Stuhlbarg) arkeologia asistentea. Filmako beste hainbat protagonista dira Amira Casar, Esther Garrel y Victoire Du Boisakto aktoresa frantsesak.

Sorrera 2007an hasi zen Peter Spears eta Howard Rosenman produktoreek Aciman-en nobelaren eskubideak erostea erabaki zutenean. James Ivory Luca Guadagninorekin batera zuzentzeko aukeratua izan zen, baina 2016an atzera bota zuen eskaintza. Luca Guadagnino lokalizazioen esploratzaile gisa elkartu zen proiektura, baina azkenean zuzendari eta koproduktorean bilakatu zen. Call Me By Your Name hainbat enpresa internazionalek finantziatua izan zen. Filmaren argazkigintza Lombardiako Crema hirian egin zen 2016ko maiatza eta ekaina bitartean. Sayombhu Mukdeeprom argazki zuzendariak 35mm-ko pelikula erabili zuen pelikula digitala beharrean. Produkzioko kideek asteak eman zituzten Albergoni Villa dekoratzen, filma ematen den toki printzipala. Guadagnino zuzendariak aukeratu zuen filmaren soinu banda, Sufjan Stevens kantautore amerikarraren hiru kanta izan dira tartean.

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eliok, 17 urteko gazte batek, gurasoek Italia iparraldean duten landetxean igaroko du 1983ko uda epel eta eguzkitsua. Egonean emango du denbora, musika entzuten, liburuak irakurtzen eta igerian, egun batean bere aitaren laguntzaile estatubatuar berria etxera iritsi arte.[1]

Argumentua

aldatu

1983ko uda da. Elio, 17 urteko judu estatubatuarra, bere gurasoekin bizi da Italiako landa iparraldean. Elioren aitak, arkeologia irakasleak, Oliver gonbidatzen du udan familiarekin bizitzera eta lan akademikoarekin laguntzera. Oliver 25 urteko ikasle graduatu bat da, hau ere judu-estatubatuarra. Elio bibliofilo introspektiboa eta musikari talentuduna da. Hasiera batean Oliverrekin zerikusi gutxi duela pentsatzen du, nortasun axolagabea eta oparoa baitu. Eliori ez dio grazirik egiten bere gela Oliverri utzi behar izateak egonaldiak irauten duen bitartean. Uda gehiena irakurtzen, pianoa jotzen eta bere neska-lagunarekin, Marziarekin, irteten pasatzen du. Bitartean, Oliverrek bertako nesketako batetaz erakarrita sentitzen dela onartzen du, Elioren atsekaberako.

Eliok eta Oliverrek elkarrekin egiten dute igeri, hirian zehar paseo luzeak ematen dituzte eta Elioren aitari bidaia arkeologiko batean laguntzen diote. Eliok Marziarekin harreman sexual bat hasiko du eta Oliverren aurrean harrotu egingo da bere erreakzioa ebaluatzeko, baina hala ere, gero eta gehiago erakartzen du. Bertako posta bulegora egindako bidaian, Eliok Oliverri bere sentimenduak aitortzen dizkio zeharka, eta honek, kontu hauekin ez duela jolastu behar esaten dio. Eguna aurrera doan heinean, elkarri musu ematen diote, baina Oliverrek ez du nahi harago joan. Ondorioz, urrundu egiten dira elkarrengandik.

Elioren ohar bati erantzunez, Oliverrek mezu bat uzten dio Eliori bere mahaian. Mezuak dio gauerdian elkartuko direla. Eliok Marziarekin pasatzen du eguna, baina Oliver ikusi nahi du. Gauerdian, Elio Oliver dagoen balkoira gerturatzen da, eta sexu harremanak izaten dituzte. Fisikoki eta emozionalki intimoago bihurtzen dira hurrengo egunetan, maiz sexu harremanak izaten dituzte beren harremana ezkutuan mantentzen duten bitartean. Ohean, Oliverrek Eliori agintzen dio: "Deituidazu zure izenagatik, eta nik deituko zaitut nireagatik". Orain Oliverretaz erabat maiteminduta egonda, Elio Marzia saihesten hasiko da.

Oliverren egonaldiaren amaiera gerturatzen doanean, bera eta Elio ziurgabetasunak eta irrikak jota ikusten dira. Elioren gurasoek bi gazteen arteko lotura intimo horren jakinaren gainean dira, baina, ez dute modu irekian jorratzen, eta Elio eta Oliverri etxera itzuli aurretik Bergamo bisitatzea gomendatzen diote. Hiru egun erromantiko pasatzen dituzte elkarrekin. Tren geltokian askorik esan gabe agurtu egiten dira, baina, Eliok, Oliver abiatu ondoren atsekabetuta, amari deitzen dio eta tren geltokitik jaso eta etxera eramateko eskatzen dio. Elioren sentimenduekin bat egiten du Marziak, eta lagun izaten jarraitu nahi duela dio. Elioren aitak, bere tristura sakonari erreparatuz, Oliverrekin zuen harremanaren berri bazekiela esaten dio, eta bere gaztaroan antzeko harremana izan zuela aitortzen du. Azkarregi aurrera egin beharrean, bere minetik ikasi eta hazteko eskatzen dio Eliori.

Hanukkah garaian, Oliverrek Elioren familiari deitzen dio ezkondu egingo dela kontatzeko. Berak Eliori dena oso argi gogoratzen duela esaten dio. Deia egin ondoren, Eliok tinko begiratzen dio tximiniari, negarrez eta gogoraraziz, gurasoek eta etxeko langileek Gabonetako afaria prestatzen duten bitartean.

Aktoreak

aldatu

Produkzioa

aldatu

Egokitzapena

aldatu

Filma bere jatorrizko materialetik hainbat formatan ezberdintzen da. Flashbackean dago idatzita, Elioren ikuspegitik. Errealizadoreek filma 1983an kokatu zuten audientziari pertsonaiak ulertzen laguntzeko, ikuspegi honek liburuaren espirituari leial jarraitzea ahalbidetuko ziela sinetsita. Kokalekua Bordigheratik Cremako zelaira aldatu zuen, Guadagnino bizi den herrira. Filmaziorako aukeratutako hiriko plaza, André Acimanek bere eleberrian irudikatu zuenaren ezberdina zen, bere ikuspegian, "Askoz txikiagoa zen eta muino baten tontorrean zegoen". Cremako klima lehorrak eta basamortu itxurako paisaiak iradoki zioten filma ez zetorrela bat eleberriarekin. Ekitaldien urtea 1987tik 1983ra aldatu zuen zuzendariak. Bere hitzetan, “70eko hamarkada erailtzen den urtea" aukeratu zuen, "70eko hamarkadako gauza on guztiak behin betiko amaitzen direnean", baina baita pertskonaiak "80ko hamarkadako ustelkeriagatik ukituak" egon daitezkeen une bat ere: AEBn Reagan eta Erresuma Batuan Margaret Thatcher.

Guadagnino, Elio hezurrik gabeko melokotoi batekin masturbatzen den eszena ezabatzeko zalantzetan ibili zen, izan ere, esplizituegia aurkitzen zuen. Chalamet ere urduri zegoen eszenagatik, "Filmaren ideia indartsuenetako batzuen metamorfosia" bezala deskribatuz, eta pertsonaiaren "energia sexual handiegia" argiztatzeko gakoa zela azalduz. Bai Guadagninok bai Chalametek uste zuten sinesgaitza zela melokotoi batekin masturbatzea, baina bakoitzak modu independentean probatu zuen metodoa. Bere harridurarako, funtzionatu egin zuen, eta, beraz, Guadagninok eszena filmatu eta azkenean filmean sartu zuen. Elio eta Oliver taberna txiki batean The Psychedelic Furs taldearen "Love My Way" kantuarekin gogoz dantzan erakusten dituen eszena ez da liburutik ateratzen. Jonathan Demmeren Something Wildek (1986) inspiratu zuen, eta baita Guadagninok zuen dantza esperientziak. Ivoryk Perlman jaunaren lanbidea aldatu zuen aditu klasiko batetik "artearen historialari/arkeologo mota batera" hunkigarriagoa zela azalduz.

Ivoryren gidoiaren zirriborroa berrikusten ari zela, Guadagninok off ahotsa ezabatu zuen, eta baita biluztasunaren zati handi bat guztiz hutsala zela adieraziz. Eleberriaren amaiera aldera, bi protagonistek Erroma bisitatzen dute, kapitulu oso bat irauten duen bidaia batean, eta pertsonaia berriak sartzen ditu kokapen ugaritan. Filmaren aurrekontu mugatua zela eta, Ivoryk eta ekoizleek hainbat bariazio idatzi zituzten, eta horietako bat pertsonaia nagusiak familiaren etxean bakarrik uztea izan zen. Azkenik, errealizadoreek beste bidaia bat erabaki zuten, Bergamora, Erromara beharrean, non pertsonaiek denbora gehiena bakarrik pasatzen duten hoteleko gela batean. Bere jatorrizko gidoian, Ivoryk, Elioren gurasoak deskribatu zituen bi eszenetan GIB/HIESa eztabaidatuz, eta Eliok Gabonetako zuhaitz bat apaintzen zuen bere familiaren etxean, azken eszenan. Perlman jaunaren diskurtsoaren iraupena murriztu behar izan zuen Ivoryk, baina gidoian horri eusteko konpromisoa hartu zuen. Ivoryk Eliok Oliverri bere sentimenduak transmititzen dizkion eszena deskribatu zuen, bere lehen maitasunaren "grina eta urduritasun euforikoak" harrapatzen dituen uneetako bat bezala. Aciman harrituta geratu zen Guadagninok filmaren amaieran sartu zuen eszenarekin, non tximiniaren ondoan Elio negarrez ikusten den. Honakoa idatzi zuen Aciman idazlea zinemarako egokitzapenari buruz:

“Zinema bide guztiz magikoa izan daiteke. Idazle gisa egiten dudana, eta Guadagninok zinema zuzendari gisa egiten duena, bi hizkuntza ezberdin hitz egitea baino gehiago da. Nik estatua bat bere xehetasun fin eta iheskorrenetaraino zizelkatzen dut. Eta zinema zuzendari batek egiten duena estatua mugiaraztea da.”

Casting

aldatu

Txostenen arabera, 2015ean Shia LaBeouf eta Greta Scacchi proiektuko aktoreen artean izatekoak ziren, baina, 2016ko irailean, Ivoryk berretsi zuen jada ez zeudela proiektuan sartuta. Ivoryk esan zuen ondo moldatzen zela LaBeoufekin, baina ekoizpen konpainiak gerora sentitu zuen aktorea ez zela egokia izan zituen arazo pertsonalen ondoren. Scacchik eta LeBeoufek elkarrekin ondo irakurtzen zutela pentsatu zuen Ivoryk, eta filmean ager zitezkeela, baina konpainia ez zen ados egon.

Guadagnino harrituta geratu zen Armie Hammerren antzezpenarekin The Social Network (2010) filmean. "Aktore sofistikatua, barietate handikoa" bezala deskribatu zuen. Hammerrek ia baztertu egin zuen Oliverren rola gidoiaren zirriborroa irakurri ondoren, biluzi gehiegi zituelako, esanez: "Hemen gauza asko daude aurretik film batean inoiz egin gabeak. Baina ez dago modurik film hau ez egiteko, nagusiki beldur handia ematen didalako ". Hammerrek aurrez LGBT pertsonaiak interpretatu zituen J. Edgar (2011) eta Final Portrait (2017) filmetan.

2013an, Chalamet aurkeztu zion Swardstromek Guadagninori, eta hark berehala sentitu zuen aktoreak "anbizioa, adimena, sentiberatasuna, inozokeria eta artea" zituela Elio interpretatzeko. Chalametek jada irakurria zuen Acimanen eleberria, eta "pertsona gazte baten leiho" gisa deskribatu zuen. 17 urteko Elio pertsonaiak hiru hizkuntza hitz egiten ditu: ingelesa, frantsesa eta italiera. Chalamet-ek jada frantsesez maila handiarekin hitz egiten zuen eta pianoa eta gitarra urteetan jo zuen, beraz, Italiara iritsi zenean, bere papererako prestatu zen egunero italieraz irakasteko programa batekin, gimnasioan astean hirutan ariketak eginez eta Roberto Solci konpositorearekin lan eginez.

Argazkilaritza

aldatu

Filma batez ere Crema hirian eta Cremonako probintzia erdaldunean filmatu zen. Crema Hiriak 18,000€ inbertitu zituen filmean, baita 7,500€ kostatu zen publizitate-kanpaina batean ere.

Cremako katedralean dagoen Torrazzoko arkua eta beste hainbat leku historiko Crema eta Pandino kaleetan, ekoizpenean zehar aukeratu zituzten. Itxierak eragindako finantza galerengatik konpentsazioa eskatu zuten enpresek. Filmaketa Lodigianoko eremuan ere egin zuten, Crespiaticatik gertu eta Crematik gertu dauden bi herri txikietan, Montodine eta Ripaltan. Aurkikuntza arkeologikoaren eszena, Katuloren Grutetan filmatu zen, Sirmionen, Gardako lakuko bresziar kostaldean. Bergamorako bidaia eraikin historiko ugariren kanpoaldean filmatu zen, Bergamoko katedralan, Santa Maria Maggiore, Piazza Rosateko Paolo Sarpi lizeo klasikoko patioan eta Zientzia, Letra eta Arteen Unibertsitatean ere. Tren geltokiko eszenak Pizzighettonen filmatu zituzten. Segurtasun kezkak zirela eta, ekoizpen taldeak Valbondioneko Cascate del Serio ur-jauzian ordu erdiz filmatzeko baimena baino ez zuen lortu.


Sayombhu Mukdeeprom, argazkilaritza zuzendari bezala aritu zen. Guadagninorekin aurrez kolaboratu zuen Ferdinando Cito Filomarinoren Antonia (2015) filmean. Gidoia jaso aurretik irakurri zuen Acimanen eleberria, eta filmaketa lekuak zeharkatu zituen, "Denaz ideia bat izateko... kolorea ikusi, egunez argia nola aldatzen zen ikusi eta nire datuetan sartzeko". Mukdeepromek argiztapen artifiziala erabili behar izan zuen Italia iparraldeko udako atmosfera hori harrapatzeko, filmaketa osoa iraun zuten eurite gogorrak konpentsatuz. Filma 35 mm-ko zeluloidezko film batekin eta lente bakar batekin filmatu zen, David Cronenbergen lanak eragindako erabakia, "Ikuspuntua solidotzeko" eta "errendimenduaren tentsioa pantailatik ateratzeko".

Post-produkzioa

aldatu

Post-produkzioa hilabete bakarrean egin zen, ekaina eta uztaila bitartean zehazki. Lehenengo mozketak hiru ordu eta hogei minutu irauten zituen. Azken muntaiak, aldiz, bi ordu eta hamar minutu irauten ditu eta  1:25 aspect ratioan grabatu zen. Aldaketa asko egin ziren post produkzioan eta hauetako batzuk fase hau amaitzear zegoenean burutuziren. Gainera, bi protagonistak zelai batera egiten duten bidaiako eszena ia zen azken metraian sartu, produktore baten ustez, hau inkontsekuentea zelako.  Honetaz gain, Hammerrek onartu zuen eszena batzuk digitalki aldatuak izan zirela. Azken bertsioan eszena asko kanpoan gelditu ziren arren beranduago Castiglioncellon egindako proiezio batean eszena bat gehitu zitzaion filmari non bi protagonistak herrian zehar tour antzeko bat egiten zuten.

Musika

aldatu

Filmeko musika Guadagnino zuzendari berak aukeratu zuen. Bere onartu zuen narratzaile emozional bat bilatu nahi zuela musikaren eskutik, testua eta ahotsa baino arinagoa, horren presente ez dagoena baina inguratzailea zena. Orson Wellesen Sobervia filmak eta Scorseseren La Edad de La Inocencia filmak izan zituen erreferentziatzat. Zuzendariak musika Eliori loturta egotea nahi zuen,  pinanojole gazte, partiturak moldatzea eta transkribatzea gogoko duena, eta musika berak Oliverrekin duen harremana sakotzeko erabiltzen duena. Gainera, musika filmeko garai kokatzeko erabiltzen du zuzendariak, baita pertsonaien bizitza familiarra eta ikasketa maila adierazteko. Honetaz gain, zuzendariak uda horretan irratian entzun ziren POP kantuak ere bilatu zituen.

Sufjan Stevensen musika konposatzailearen letretaz harrituta, zuzendariak hari eskatu zion  filmeko kantu originala grabatzea. Honetaz gain, Elio zaharrago baten narratzaile ahotsa egiteko ere eskatu zion Guadagninok. Honek, aldiz, uko egin zion narratzaile izateari, baina filmerako hiru abesti idatzi zituen: Mystery of Love, Vision of Gideon, eta berak lehenago grabatua zuen Futile Devices kantuaren beste moldaketa bat. Stevens fimaren gidoiean oinarritu zen konposatzeko, baita filma oinarritzen den nobelan eta zuzendariarekin pertsonaien inguruan izan zituen elkarrizketetan. Kantak filma hasi baino egun batzuk lehenago amaitu zituen eta zuzendariak aktoreekin batera lehen grabaketa egunean entzutea erabaki zuen. Proiektua hau izan zen Stevensenen lehn aldia zinemarako kantua originalak idazten. 2017ko azaroaren 3an kaleratu zen diska formatu digitalean. Fisikoki, aldiz, azaroaren 17an kaleratu zen. 2018ko otsailaren 1erako  9.000 kopia saldu ziren eta 29 milioi entzunaldiu izan zituen streaming bidezko plataformetan soilik Amerikako Estatu Batuetan Nielsen SoundScanen arabera.

Merkaturatzea

aldatu

Call Me by Your Name filmaren mundu mailako estreinaldia 2017ko urtarrilaren 22an izan zen Sundance zinemaldian. AEBko banaketa eskubideak Sony Picture Classics-ek erosi zituen 6 milioi dolarrengatik eta  akordioa WME global eta UTA Independent Film Group taldearen eskutik negoziatu zen. Nazioarteko banaketa, aldiz, Memento Films International talde frantsesaren eskutik egin zen. Filma Berlineko Nazioarteko Zinemaldian erakutsi zen 2017ko otsailaren 17an eta Torontoko zinemaldian urte bereko irailaren 7an. New Yorkeko jaialdian, aldiz, 2017ko urriaren 3an proiektatu zen. Beijineko nazioarteko zinemaldian, bestalde, apirilean programatu zen arren, inolako arrazoirik gabe proiekzioa bertan bera utzi zuten. Patrick Brzesk The Hollywood Reporterreko kazetariak adierazi zuenenz, erabaki honek Txinako gobernuak LGTB edukien kontrako duen jarreraren isla da.  

Filmearen lehen estreinaldia mugatua izan zen. Erresuma batuan 2017ko urriaren 27an eta AEB azaroaren 24ean zehazki. Hasieran zinema gutxitan emitutu zen gerora zinema kopurua handituz. Zabalkunde handiena, aldiz, 2018ko urtarrilean egin zen eta 815 zinetan proiektatu zen AEBn, oscarretarako izendatua izan baino asteburu bat lehenago. Oscarretako asteburu horretan filma 914 zinema aretotan eman zen. Italian, bestalde, 2018ko urtarrilaren 25an estreinatu zen aktoreak eta zuzendaria joan ziren ekitaldei berezi batekin. Tunisian, aldiz, filmaren distribuitzaileak salatu zuen kultura sailak filmea debekatu zuela askatasunen aurkako eraso bat zela esanez. Philadelphian, aldiz, filmea zuzeneko ikuskizun batekin estreinatu zen non Manila Synphony Orchestrak filmeko abestiak zuzenean interpretatu zituen.

Bildutako dirua

aldatu

Call Me By Your Name filmak 18.1 milioi dolar irabazi zituen AEB eta Kanadan. Mundu mailan 23.8 milioi dolar, guztira 41.9 milioi dolar irabaziz. Irabaziak handiak dira aurrekontuarekin alderatzen baditugu, izan ere, filmeak guztira 3.5 milioi dolar inguruko aurrekontua izan zuen.  2017an Sony Pictures ekoiztetxeak estreinatutako filmen artean hirugarren postua lortu zuen bildutako dituari dagokionez. Filmeak, gainera, arrakasta handi izan zuen pantailako bildutako ditu kantitate handiena lortuz gay tematiko pelikula batekin. Nazioartean, aldiz, hasiera batean bildutako dirua ez zen oso handia izan, eta film onenetarako izendapena lortu zuten filmetatik naizoarten diru gutxien lortua zuen filma da. Gerora, izendapena lortu zuenean, filmak sekulako azkundea izan zuen Fandago tikek konpainiaren arabeta eta salmentak % 56 igo ziren.

Kritikoen iritzia

aldatu

Sundaceeko zinemaldian estreinatu zutenean publikoa zutitu eta txalo zaparrada jaso zuen. Alice Tully Hallean estreinatu zenenan hamar minutuko txaloaldia izan zue, jaialdi horretako historiako luzeena. Rotten tomatoes atarian %95eko onarpena du 345 iritzi emailerekin. Batazbeste 8,71/10ko nota du zehazki. 2017ko  estreinu mugatuko kritika onena jaso zuen filma da baita urte horretako kritika onenak jaso zituen film erromantikoa orrialde horretan. Metacritic orrialdean, aldiz, 100etik 93nota du, web horretako bostgarren nota altuena.

Jarraipena

aldatu

Guadagninok jarraipenaren ideai Sundance jaialdia estreinatu zuenetik du eskuartean, bertan esan baitzuen pertsonaiak filmaren mugetatik at joan zitezkeela.  2017ko urrian onartu zuen 2020rako jarraipena egitea espero zuela François Truffauten Las aventura de Antoinie Doinel seriean bezala, Elio eta Oliverren istoria zahartzen ari diren einean erakutsiz. “Elioren adina Timotheéren adinarekin parekatzen badut, hiru urtetan, Timotheék 25 urte izango ditu, bigarren istorian Eliok izango lukeen berdina” esan zuen zuzendariak. Liburuetan, Elio eta Oliver berriz batzen dira azken hau ezkonduta. Guadagninok esan zuen ez zuela uste derrigorrez Elio gizon gay bat bihurtu behar denik, “Ez du bere lekua bilatu oriandik, Uste dut Marziarekin beste erlazio sakon bat hasiko duela“.

Guadagninok politikarekiko interesa ere adierazi du, zehazki  1990. urteetakoa. 2017ko azaroan bost filmeko serie bat egiteko intentzioa zuela esan zuen zuzendariak non ikusleak aktoreak zahartzen ikusi ahal izango duten pertsonaia horien papela egiten duten einean. Hilabete beranduago jakinarazi zuten sekuelako gidoia idazten hasi zela. Bertan Oliverren inguruan gehiago jakingo da eta Michael Apteden Up seriearen antza izango zuen. Hammer eta chalametek filme berrietan parte hartzeko nahia adirazi dute.

2018ko urtarrilean Guadagninok jakinarazi zuen sekuela Berlineko harresia erori ostean hasiko zela, sobietar batasunaren desagerpenarekin batera. Gainera, onartu zuen filmeko lehen eszena Eliorena izan zitekeela, Paul Vecchialiren Once More (1988) filma ikusten, lehen film frantsesa HIES-aren gaia jorratzen duena. Urte bereko martxoan zuzendariak baieztatu zuen Acimanekin lan egingo zuela eta filma bost sei urte beranduago kokatuko zela beste tonu bat hartuz. Hala ere, oraindik ez da ezer ere ez baieztatu eta egin dituzten hainbat adierazpenetan onartu dute oraindik ez dago argi filma gingo den edo ez nahiz eta horretarako intentzioa egon badagoen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • https://web.archive.org/web/20171208132631/http://international.memento-films.com/wp-content/uploads/2017/01/2017-Berlin-emailing-MFI.pdf Memento Films
  • https://www.sonyclassics.com/callmebyyourname/ WEB ofiziala
  • https://www.imdb.com/title/tt5726616/ Call Me By Your Name IMDb-n
  • https://www.filmaffinity.com/es/film850990.html Call Me By Your Name Filmaffinity-n
  • https://variety.com/2017/film/global/berlinale-luca-guadagnino-call-me-by-your-name-1201986720/ Variety
  • https://www.fotogramas.es/noticias-cine/a19473292/call-me-by-your-name-2-luca-guadagnino-novedades/ Fotogramas
  • https://www.fotogramas.es/noticias-cine/a26878630/call-me-by-your-name-2-armie-hammer/ Fotogramas
  • https://deadline.com/2018/01/call-me-by-your-name-walter-fasano-editing-interview-news-1202230148/ Deadline
  • https://collider.com/call-me-by-your-name-luca-guadagnino-interview-extended-cut/ Collider
  • https://www.indiewire.com/2017/12/call-me-by-your-name-luca-guadagnino-editing-oscars-1201903009/ Indiewire
  • https://www.gq.com/story/armie-hammer-call-me-by-your-name-bye-bye-balls GQ
  • https://www.vanityfair.com/hollywood/2017/11/armie-hammer-call-me-by-your-name-digital-editing Vanity Fair
  • https://creativescreenwriting.com/james-ivory/ Creative Screen Writting