Ireki menu nagusia
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».

Kalifornia[1] (ingelesez: California, ˌkæləˈfɔrnjə ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako mendebaldean dagoena. Hiriburua Sacramento du baina hiri garrantzitsuena Los Angeles da.

Kalifornia
State of California
 Ameriketako Estatu Batuak
GoldenGateBridge BakerBeach MC.jpg
Flag of California.svg Seal of California.svg
Ereserkia
I Love You, California Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2 US-CA
Hiriburua Sacramento
Kaliforniako gobernadorea Gavin Newsom
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 37° N, 120° W / 37°N,120°W / 37; -120Koordenatuak: 37° N, 120° W / 37°N,120°W / 37; -120
California in United States.svg
Azalera 423.970 km²
Mugakideak Oregon, Arizona, Nevada eta Kalifornia Beherea
Punturik altuena Whitney mendia
Demografia
Biztanleria 39.144.818 bizt. (2015)
Dentsitatea 92,33 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala ingeles
Ordu eremua UTC−08:00, Ozeano Bareko ordu-eremua, America/Los_Angeles Itzuli eta UTC−07:00
www.ca.gov/

Guztira 36 milioi biztanle inguru ditu: Ameriketako Estatu Batuetako biztanle gehien dituen estatua da.

Eduki-taula

Hiri nagusiakAldatu

Honakoak dira Kaliforniako hiri nagusienak:

  1. Los Angeles: 3.976.071 biztanle.
  2. San Diego: 1.305.736 biztanle.
  3. San Jose: 945.000 biztanle.
  4. San Francisco: 799.263 biztanle.
  5. Long Beach: 491.564 biztanle.
  6. Fresno: 464.727 biztanle.
  7. Sacramento: 412.318 biztanle.
  8. Oakland: 452.959 biztanle.

Orografia eta klimaAldatu

Hiru lurralde handi bereizten dira Kalifornian: Erdialdeko Harana, jalkinez eta alubioiez betetako sakonunea; ekialdean Sierra Nevadako mendiak (Whitney, 4.418 m); mendebalean Itsasertzeko mendikatea, 1.600-2.000 metroko mendi paraleloekin. San Andresko failak gurutzatzen du lurraldea ipar-ekialdetik hego-ekialdera; horren ondorioz, lurrikara handiak izateko arrisku biziena duen lurraldea da Kalifornia; nolanahi ere, ez dirudi arrisku horrek oraingoz hirien eta ekonomiaren hazkundea mugatu duenik. Klima mediterraneokoa da, gozoa eta epela.

EkonomiaAldatu

Klimaren gozoa du, ibarreko lurrak emankorrak dira eta ur hornidura sistema modernoa garatu dute: horri guztiari esker, Kalifornia munduko fruitu ekoizle nagusietako bat da. Mahastiek, kotoiak eta lekariek ere garrantzi handia dute. Urre ekoizpenak behera egin du, hobiak ahitu baitira, baina petrolioaren eta gas naturalaren aurkikuntzak industriaren garapena bideratu dute, baita hiri handien inguruetako lantegiak (elektronika, kimika eta hegazkin industria) ere. Kaliforniako zinema industria munduko handiena eta sendoena da (Hollywood). Industriaren garapenaren ondorioz, zientzia eta teknika ikerketagune ugari sortu dira, bai kapital pribatukoak, bai publikokoak.

HistoriaAldatu

Mexikok Guadalupe Higaldo itunaren bidez (1848) Kalifornia Garaia Estatu Batuei eman zien. 1850etik aurrera Estatu Batuetako parte bihurtu zen, estatu moduan. Itun hori izenpetu baino astebete lehenago urrea aurkitu zen, eta abenturazale asko erakarri zuen aurkikuntza hark. Kalifornia munduko bigarren urrearen ekoizle izan, 100 tona urteko ematen baitzuen. Burdinbideak bigarren emigrante oldea ekarri zuen, txinatarrak eta japoniarrak batez ere. Urre meatzeak agortu zirenean, Lehen Mundu Gerraren bukaera aldean, hasi zen nekazaritza eta industria iraultza.

PolitikaAldatu

2019ko urtarrilaren 9an, Estatu Batuetako Gorte Gorenak berretsi egin zuen estatu horretan foie-grasa estatu horretan ekoitzi eta saltzea debekatzen zuen Kaliforniako 2004ko Lege bat.[2]

Pertsonaia ezagunakAldatu

Parke NazionalakAldatu

KonderriakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia .
  2.   Kauffman, Jonathan (2019-01-07) «California’s foie gras ban upheld, though chefs vow to fight on» SFGate . Noiz kontsultatua: 2019-01-09 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalifornia