Caldwell dorrea (ingelesez: Caldwell Tower) Eskoziako Uplawmoor herrian dagoen gaztelua da, Ekialdeko Renfrewshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Caldwell dorrea
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Renfrewshire
Koordenatuak55°45′17″N 4°31′38″W / 55.7547°N 4.52726°W / 55.7547; -4.52726
Map
Arkitektura
Ondarea

Dorretxeaz gain, bertan, XVII. mendean eraikitako Caldwell jauretxearen hondakinak ere badaude.

Historia

aldatu

Lurralde hauek Mure familiarenak izan ziren XIII mendetik aurrera. Caldwell izenak "basoko putzua" esan nahi du gaeleraz, dorrea ordea muino baten gainean eraiki zen XVI mendean. Hiru solairu dituen oinarri karratuko dorrea da, eta goiko babes egiturak berriagoak dira. Lehenengo solairura sartzeko eskailerak eraiki ziren albo batean.

Gaur egun dorrea bano geratzen ez den arren gaztelu baten parte zen aintzina. 1712an jauregi bat ere eraiki zuen William Murek dorrearen ondoan, Caldwell House izenekoa. 1909an saldu eta 1927an eroetxe bihurtu zen, eta beranduago umezurztegi ere izan zen. 1985ean eta ondoren 1995ean suak erre zuen eta gaur egun hondarrak baino ez daude. 2011 urtean berriztu egin zen dorrea.

Iruditegia

aldatu


Kanpo estekak

aldatu