Ireki menu nagusia

Louisianako frantsesa edota Cajun frantsesa (frantsesez français de la Louisiane edota français cadien/français cadjin, ingelesez Louisiana French edota Cajun French, eta Louisiana kreoleraz françé la lwizyàn) AEBetako Louisiana estatuan mintzatzen den frantsesaren dialekto edo aldaera bat da. Cajun jendeak mintzatzenb du, hortik bere Cajun frantsesa izendapen herrikoia.

Cajunera
Louisiane francophone.png
2011an frantses hiztunak zituzten parrokiak urdinez, denera Lousianako biztanleriaren %7a.
Datu orokorrak
Lurralde eremua  AEB
Hiztunak 150.000-200.000 (2012)
Ofizialtasuna Txantiloi:Herrialde info Lousiana
Eskualdea Louisiana
Hizkuntza familia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 frc
Ethnologue frc
Glottolog gulf1242 eta caju1236
Wikipedia frc

Nagusiki New Orleans, St. Bernard, St. Charels, St. John the Baptist, Jefferson, West Baton Rouge, Pointe Coupee, Avoyelles, St. Mary, Nueva Iberia , Assumption eta St. Landry parrokietan mintzatzen da.

Cajun frantsesa Akadian mintzatzen zen frantsesatik eratorria da, izan ere, Britainia Handiak Kanada bereganatu zuenean, eta 1765-1985 artean britainiarrek bertan bizi ziren frantses hiztun asko Akadiatik kanporatu eta Lousianara lekualdarazi zituzten.