Café Pamplona
Café Pamplona Ameriketako Estatu Batuetako Cambridge (Massachusetts) hirian dagoen kafetegi ezaguna da. Saltegia Iruñeako Josefina Yanguas (1917-2007) emakumeak ireki zuen eta eraman zuen 1959tik bere heriotza gertatu arte, 2007an. Ondoren kafetegiak irekita darraio eta izena gorde du.[1]
Café Pamplona | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Massachusetts |
Koordenatuak | 42°22′18″N 71°06′56″W / 42.3717°N 71.1155°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1959 |
Deskribapena
aldatuKanpoaldean terraza bat mahaiekin du. Kafetegi barruan sartzeko eskailera batzuk jaitsi behar dira. Dekorazioa nahiko soila da: sabai baxua, zolu karratu zuri-beltzez, igeltsuzko horma lodiak eta argi hori indartsuak. Larogeigarren hamarkadan aldaketa batzuk egin ziren baina, orokorrean, tokiko estetika gorde egin da.
Historia
aldatuJosefina Yanguas 1947an heldu zen Amerikara. Negozioa sortu zuenean Pamplona izena eman zion haren jaioterria gogorazteko. 1959tik 2007 arte Yanguas kafetegiaren jabea izan zen. Yanguasekin batera txef kubatar batek lan egin zuen, Juana Rodríguez. Elkarrekin bazkariak ematen hasi ziren. Negozioa handituz joan zen heinean langile gehiago kontratatu zuen, guztiak gizonezkoak 1999 arte; gizonak kontratatzea ohikoa zen negozio mota horietan. 40 urtetan lehen emakume kontratatua Jenny Follen izan zen.
Kafetegira Harvard Unibertsitateko irakasleak, ikasleak eta jende bohemioa hurbiltzen da. Kafetegiaren bezero ezagunak Al Gore eta Amanda Palmer dira, esaterako.
Barrualdean hiriko artista batek, Conger Metcalf-ek, erretratu bat margotu zuen 1960. hamarkadaren amaieran. Nahiz eta jabearekin antzekotasuna izan Josefinak beti ezeztatu zuen bera zenik.
2004ko abenduan Yanguasek negozioa salgai jarri zuen baina ez zuen arrakasta izan. 2005eko maiatzean berriro ere ireki zuen kafetegia. 2007ko abuztuaren 1an hil zen, 90 urte zituelarik. Ondoren, kafetegiak martxan jarraitzen du.
Kafetegia liburu, filma eta abesti askotan agertu da.
Helbidea
aldatuKafetegia Cambridgeko 12 Bow Streeten dago, Bow Street eta Arrow Street kaleen elkargunearen ondoan, Harvard Squaretik gertu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Cafe Pamplona & Cambridge Iruña Cookbook, Josefina Yanguas, Lulu.com, 2005eko otsaila, (ISBN 1-4116-2356-8 et 978-1411623569)