SER

Cadena Ser» orritik birbideratua)

SER (Sociedad Española de Radiodifusiónen akronimoa) edo Cadena SER Espainiako irrati katerik zaharrena da eta gaur egun entzule kopururik handiena daukana, 4.600.000 pertsona inguru (irratia entzuten dutenen %35,7a). "Unión Radio" taldearen barruan dago eta PRISAk kudeatzen du.

SER
Cuenta con la SER, pase lo que pase
Datuak
Motairrati-estazioa eta Albiste-agentzia
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuropako Irrati-Telebista Batasuna
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Agintea
LehendakariaManuel Mirat (en) Itzuli
JabeaPRISA taldea
Historia
Sorrera1924ko azaroaren 14a
Jasotako sariak
Ondas Sariak  (1954) : Q5737796 Itzuli
Ondas Sariak  (1995) : El larguero (en) Itzuli
Ondas Sariak  (1995) : Hoy por hoy (en) Itzuli
webgune ofiziala

Historia aldatu

Hastapenak "Radio Barcelona" (EAJ-1) irratiak ezarri zituen, 1924ko urriaren 15ean emisioei ekin ziena. Hurrengo urtean "Radio Madrid" sortu zuten eta hurrengo urteetan beste hiri batekoak, Espainiako Gerra Zibilaren ostean "Cadena SER" taldea abiatu zen, orduan ere irrati talderik garrantzitsuena izan zena. Francoren diktaduraren garaian oso irratsaio famatu bihurtu ziren "Matilde, Perico y Periquín", "Ama Rosa", "Simplemente María" edo "La Saga de los Porretas", hainbat urtez telebista hedatu baino lehen familia espainiar ugarik jarraitu zituztenak.

1954an "Carrusel Deportivo" izeneko kirol irratsaioa hasi ziren emititzen, arlo horretako Espainiako zaharrena dena. 1966an "40 Principales" delakoaren lehenengo irratsaioa egin zuten, SER kateak abiatuta. Eta 1969an bestela "Radio San Sebastián" irratiaren zuzendaria Iñaki Gabilondo donostiarra izendatu zuten, geroago katearen goi-karguetara iritsi zena eta bertako inoizko irrati esataririk ezagunenen artean dagoena.

Kanpo estekak aldatu