Cabo Quilates

1927ko zamaontzia
Cabo Quilates
Ibai
Baikal
Espainia Espainia Euzko Gudarostea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Ontziola: Euskalduna ontziola- Bilbo
Mota: Itsasontzi misto
Uretaratze data: 1927
Baja: 1959
Ezaugarriak
Desplazamendua: 6450 t tona
Luzera: 121 m
Sakonera: 7,70 m
Bulkada: 2800 HP
Eskifaia: 75-100 bidaiari marinel

Cabo Quilates Euskalduna ontziolak 1927an Ybarra y Compañía S.C. ontzigintzarako eraikitako zamaontzi mistoa izan zen, zama eta bidaiariak eramateko prestatuta. 100 bidaiarirentzako edukiera zuen.[1] Inaugurazio bidaia Genovatik egiten du urte hartako martxoan. 1936an Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, konfiskatu eta presondegi gisa erabili zuten. 700 preso izatera iritsi zen.[2]

Historia

aldatu

1936ko irailaren 25ean, matxinatutako bandoak Bizkaiko hiriburuan egindako aireko bonbardaketen ondoren, kontrolatu gabeko milizianoek Barakaldoko Portu dartsenan zegoen zamaontzia eraso egin zuten, Altuna Mendi itsasontzi-espetxean gertatu zen bezala, nazionalen alde egoteagatik akusatutako hainbat preso exekutatuz. 1936ko abuztutik urrira bitartean itsasontziari hainbat aldiz eraso egin zioten.

Gauza bera gertatu zen 1936ko urriaren 2an, oraingoan Jaime I korazatuko marinel errepublikanoek berriro zamaontzi-presondegia eraso zutenean. Hori zela eta, Bizkaiko agintariek Bilboko portua uztera behartu zuten korazatu errepublikanoa, eta erasotzaileetako batzuk epaitu zituzten. Beste presoen ateratzetan gertatu zen bezala, bi erasoetan izandako hildakoen kopuru zehatza ez dago argi, eta iturrien arabera aldatu egiten da.[3]

1936ko azaroan, gertaera horien ostean, Eusko Jaurlaritzak errekisatu egin zuen eta hainbat bidaia egin zituen 'Ibai' izenarekin. Denbora horretan garbantzu kargamentu bat garraiatu zuen Mexikotik Espainiara, tropa errepublikanoak hornitzeko. Horiez gain, beste lau itsasontzik ere parte hartu zuten garraioan: 'Motomar', 'Arno-Mendi', 'Essex' eta 'Cydonia'. Kargamentu horiek Espainiak Mexikon zuen enbaxadoreak erosi zituen, eta bera izan zen 'Mar Cantabrico' ontziak egin zuen gerra-materialaren garraioaren antolatzaile nagusia.

Azkenik, gatazka amaitzean, Sobietar Batasunak bere merkataritza ontziteriarentzat konfiskatu zuen, eta 'Ienesei' izena ezarri zioten. Bigarren Mundu Gerran hondoratu egin zuten, baina konpondu egin zuten eta "Baikal" izen berriaz deitu ahal izan zioten. 1959ra arte jarraitu zuen nabigatzen, sute larri baten ondoren desegin zuten arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ybarra y Cía - Cabo Quilates
  2. (Gaztelaniaz) El asalto al Cabo Quilates y Santurtzi. in: Santurtzi Historian zehar. 2017/05/30.
  3. (Gaztelaniaz) Díaz Herrera, José. (2005-09-16). «Las matanzas del Cabo Quilates» Libertad Digital.

Kanpo estekak

aldatu