Izpi katodikozko hodi
Izpi katodikozko hodia edo CRT (ingelesez: Cathode Ray Tube) elektroi kanoi bat edo gehiagoz osatutako balbula termoioniko bat da, eta fosforeszentzia pantaila bati zuzenduta dago irudiak ikusi ahal izateko. Katodo-izpidun hodiak elektroi sortak modulatu, azkartu eta desbideratzen ditu pantailan irudiak sortzeko. Irudi horiek onda itxura izan dezakete (osziloskopio) edo irudiak (telebista, ordenagailu pantaila), radarretako puntuak eta bestelakoak.
Jatorriak
aldatuIzpi katodikozko hodia edo CRT Carl Ferdinand Braun zientifiko alemaniarrak asmatu zuen 1897an, baina ez zen erabili ere egin lehen telebistak asmatu ziren arte, hau da, 1940. hamarkadaren amaiera arte. Nahiz eta gaur egungo monitoreetan erabiltzen diren CRTak aldaketa asko izan dituzten irudiak hobetzeko, oinarria bera izaten jarraitzen du.
Izpi katodikozko hodiaren lehen bertsioa katodo hotzezko diodo bat izan zen. Hau William Crookesek egindako Crookes hodia zertxobait aldatuta lortu zuen, frontalaren gainean fosforo geruza bat jarriz hain zuzen ere. Hodi honi Braun hodia ere deitzen zaio. Lehenengo katodo beroa asmatu zutenak J. B. Johnson eta H. W. Weinhart izan ziren, biak Western Electric elkartekoak.
Elektrizitate estatikoa
aldatuIzpi katodikozko hodia erabiltzen duten hainbat pantaila eta telebisiok kalterik egiten ez duen elektrizitate estatikoa pilatu dezake hodiaren frontalean, honek hautsaren pilaketa izan dezake ondorio bezala, beraz, irudiaren kalitatea txartzen du. Horregatik garrantzitsua da garbitzea, hori bai pantaila hondatu gabe, produktu egoki batekin edo trapu lehor batekin.
Magnetizazioa
aldatuIman bat CRT pantailara hurbiltzean deflexio bobinaren magnetismoa aldatuko da eta horren ondorioz katodo izpiaren intzidentzia pantailaren gainean. Normalean deformazioa eragingo du irudian eta baita arazoak koloreekin ere kanpo magnetikoa kendu arte.
Posiblea da kanpo dispositibo desgausatzaile bat erostea edo eraikitzea, honek lagundu dezake monitore zaharrenak desmagnetizatzen edo eraginik ez duten barne aparatuen kasuetan. Telebista edo monitorea piztean erabiltzen da eta hodian irudi bat agertzen denean. Bobina monitorearen erdialdera hurbiltzen da eta poliki mugitzen da zirkulu zentrokiak sortuz inoiz ez pantailaren zabaleraren baino handiagoak, kolore okerrak kendu arte. Prozesu hau agian aldi gehiagotan errepikatu behar da magnetizazio konplexuago batzuk kentzeko. Doikuntza perfektuago batentzat beharrezkoa da irudi finko bat erabiltzea, horretarako gomendagarria da seinale sorgailu baten erabilpena. Desgausatzaile baten erabilpen okerra arazoa okertu dezake.
Ordenagailu monitoreen magnetizazio kausarik ohikoena gertuko elikatze-iturri baten transformadoren kanpo magnetikoa izaten da.
Monitore profesionalak existitzen dira blindaje elektromagnetikoa dutenak kanpo magnetiko indar handiko presentzia duten ingurumenetan erabiltzeko.
Arrisku posibleak
aldatuKanpo elektromagnetikoak
aldatuNahiz eta ez egon frogarik izpi katodikozko hodiaren erabilpenaren bitartean igorritako kanpo elektromagnetikoek efektu biologikoak izan ditzaketela batzuk hori uste dute. Kanpo honen intentsitatea, metro bateko distantzian garrantzirik gabeko baloreak murrizten ditu eta nolanahi ere efektua biziagoa da pantailaren alboetan, parean baino.
Inplosio arriskua
aldatuHodian presio gehiegi eragitean edo hau kolpekatzean inplosio bat sortu daiteke bere barneko hutsaren ondorioz. Zinean edo telebistan agertzen diren leherketak ez dira posibleak. Telebista eta monitore modernoetan, aurrealdeko hodia askoz lodiagoa da, beirazko eta plastikozko geruza kapa batzuk gehitzen dira talkak eusteko eta inplosioak ez eragiteko. Gainerako hodia eta batez ere lepoa oso delikatuak dira. Beste hodi batzuetan, osziloskopioetan adibidez, ez dago babesik pantailan eta horren ordez, gainetik, plastikozko geruza bat erabiltzen da babes moduan. Izpi katodikozko hodia, arretarekin eta gaitasunarekin kudeatu behar da; partikularki, lepotik altxatzea saihestu behar da fabrikatzaileak adierazitako puntuetatik helduz.
Toxikotasuna
aldatuHodi zaharrenetan eta moderno batzuetan, substantzia toxikoak erabili ziren beraien fabrikazioan kadmioa, fosforoa, barioa, etab. esaterako. Gaur egun beste substantzia seguruago batzuekin ordezkatu egin dira. Inplosioa edo edozein kasutan beira apurtzea eragiten du material hauen sakabanaketan. Hodien ezabaketan eta berrerabilpenean kontuan hartu behar da berunaren presentzia kristalean, hau oso kutsakorra delako.
Kliska
aldatuKliska efektua ez da esklusiboa huts hodietan bakarrik. TFT pantailetan ere topatu daiteke baina hauetan ohikoa da hori murrizteko sistemak aurkitzea.
Telebistaren seinale konbentzionala 25 irudi segundoko osatuta dago PAL sisteman eta 30 NTSC sisteman. "Tartekatzearekin" irudi bakoitzaren kliska erdira murriztea lortzen da. Bat linea bikoitiekin eta bestea bakoitiekin bata bestearen atzean frekuentzia handiagotuz 50/60 Hz-ra.
Kliska jarraitu honek telebista denbora luzez ikusten badugu molestiak eta zorabioak sortzen dituena da. Pertsona sentibera batzuetan krisi epileptikoak abiaraz ditzake.
Telebista modelo batzuk arazo hau konpontzen dute seinalea memorian gordez eta irudi bakoitza errepikatuz tartekatu gabe pare bat aldiz. PAL sistema hedatuena 100 Hz-koa da eta honek irudi bakoitza lau aldiz errepikatzen du kliska nabarmenki murriztuz. 100Hz-ko sistema primitiboek kalitate hobekuntza bat iragartzen zuten baina bihurkari analogikoak/digitalak laginketa digitalarekin eta kuantifikazio digital pixka batekin irudiaren kalitatea nabarmenki kaskarragoa zen. Digitalizazio metodoa memoria kantitate ahalik eta txikiena erabiltzen saiatzen zen oso garestia zelako garai horretan. Memoriako zirkuitu integratuen merkatzeak eta elektronikaren hobekuntzak lortu du gaur egun merkatuan topatu ahal izatea 200Hz-ko pantailak kliska ia hautemanezina izatea eta kalitatea mantentzea.
Tentsio altua
aldatuIzpi katodikozko hodien izpi sorta bideratzeko tentsio elektriko oso altuak erabiltzen dira. Tentsio hauek aparatuan iraun dezakete behin itzalita eta sare elektrikotik deskonektatzean. Horregatik saihestu behar da telebista edo monitorea irekitzea ez badaukazu prestakuntza tekniko egokia.
X izpiak
aldatuElektroien elkarrekintza CRT pantaila fluoreszentearen kontra talka egitean, X izpi dosi txikiak sortu ditzake. Anodoaren tentsioak CRT fabrikatzailearen gomendatutako maximoa gainditzen badu, dosi hori legeak onartutakoa baino handiagoa izango da.
Beste teknologiak
aldatuGaur egun ez dira izpi katodikozko hodiak erabiltzen, hodi katodikozko pantailen ordez pantaila lauak erabili ohi dira. Pantaila mota honek abantaila batzuk ditu, esaterako: Tamaina txikiagoa. Dimentsio txikiago edo handiagoak izan ditzake. Izugarrizko erlazioak altuera/zabaleran. Pantailak ahurrak, ganbilak edo zuzenak izan daitezke, baita malguak ere. Osasunerako kalte txikiagoak, ez du lorratzik lagatzen pantailan irudiz azkar aldatuz gero (bakarrik LCD eta LED pantailetan) eta energia kontsumo txikiagoa dute. Baina desabantaila batxuk ere badituzte, esaterako kolore beltza argiagoa azaltzen da (kristal likidoko kasuetan (LCD) atzekaldeko argia erabiltzen dutelako). Kasu batzuetan, beraien erantzun denbora altua da. Ahurrak ez diren pantailetan, koloreak ez dira era berekoan agertzen (ez bada filtro bat erabiltzen pantailako erdialdea iluntzeko behintzat).
Erabilerak
aldatu- Telebista eta Pantaila (ordenagailua).
- Osziloskopioak, espektroskopioak eta beste aparatu batzuk neurtzeko.
- Radarrak
Erreferentziak
aldatu[1] Peters-Michaud, Neil; Katers, John and Barry, Jim. [2] Vivek Saxena.