CORTADA
CORTADA Gasteizen ospatzen den Film Laburren Jaialdia da, fikziozko, animaziozko eta dokumental laburrak biltzen ditu.
CORTADA | |
---|---|
Mota | jaialdi film labur |
Gertaeraren maiztasuna | 1 urte |
Kokaleku | Gasteiz |
Genero artistikoa | film dokumental |
Webgune | festivalcortada.eus… |
Historia
aldatu2008an jaialdia ez zen ospatu[1] eta 2009an Arabako Campuseko Errektoreordetzak berreskuratu zuen Kepa Sojo eta Sonia Pacios zuzendaritza lan-taldearekin, hamabi urtez, hain zuzen ere.[2] Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean, Florida zinemetan eta Artiumeko aretoak erabili izan dira filmak erakusteko.[3] Cortada jaialdia film laburren lehiaketa gisa finkatuta dago jadanik. Orain egiten ez badu ere, Goya Sarietarako eta Forqué Sarietarako kalifikatu izan du.[4] 2016an Eusko Jaurlaritzak hainbait jaialdiri diru-laguntzak murriztu egin zizkien, eta Cortada haien artean.[5]
2021ean XXV. edizioa ospatu zuen, Jimmy Jazzeko Iker Arronizek eta Garbiñe Ortega zinema kuradoreak koordinatua, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatuta eta Vital Fundazioaren zein Gasteizko Udalaren laguntzarekin.[2]
Parte hartzaileak
aldatuEspainiako Estatuan jaio edo bizi diren egileen film laburrek dute parte hartzeko aukera, izen-ematea doakoa da.[2]
XXV edizioan parte hartzeko baldintzak, hurrengoak izan ziren: 2020an edo 2021ean ekoitzitakoak izatea, gehienez 30 minutuko iraupena izatea eta ICAAk kalifikatuta —edo kalifikazioa eskatzeko prozesuan— egotea.[2] Lehiaketak bi sail ditu:[2]
- Sail Ofiziala, non fikziozko, dokumental edo animaziozko film laburrak aurkeztu ahal diren. Hautapen batzorde batek aukeratzen ditu sail horretako filmak.
- Gureak Saila, EAEn ekoitzitako film laburrei zuzendutako atala.
Hautapen Batzordea
aldatuAurreko edizioetako hautapen batzordeko kide izan dira Ana Iriarte, David Mangana,Txani Rodriguez, Ane Muñoz, Fernando Lopez, Ander Mendia, Borja Crespo, Iratxe Fresneda, Iñigo Salinero, Amaia Ibarrarán EHUko irakaslea, Paco Valderrama kazetaria eta Javier Bilbao, besteak beste.[3][6]
XXV. edizioko batzordea:
aldatuGasteizko hiru emakumeren esku egon zen:[7]
- Katixa Agirre
- Ane Agirre
- Helena González
Sariak
aldatuXXV. edizioko sariak:[8]
- Cortadako Film labur onena: 2.000 euro.
- Euskal film labur onena: 1.000 euro.
- Dokumental onena: 500 euro.
- Animazio onena: 500 euro.
- Gureak film labur onena: 300 euro.
Palmaresa
aldatuIrabazleak urtez urte:[9]
Edizioa | Urtea | Film Labur Onena | Euskal Film Labur Onena | Dokumental Onena | Animazio Onena | Gureak Film Labur Onena |
---|---|---|---|---|---|---|
XXV | 2021 | "Farrucas" (Ian de la Rosa) | "Un bananero no es casualidad" (Luiza Gonçalvez) | "Yungay 7020" (Raquel Calvo eta Elena Molina) | "Azaletik azalera" (Mel Arranz) | "Begiak hesteko artean" (Jorge Moneo) |
Edizioa | Urtea | Film Labur Onena | Dokumental Onena | Animazio Onena | Gureak Film Labur Onena | Hemengoak |
---|---|---|---|---|---|---|
XXIV[10] | 2020 | "Tres veces" (Paco Ruiz) | "Quebrantos" (María Elorza) | "Yo" (Begoña Aróstegui) | "Dar-Dar" (Paul Urkijo) | "Maite" (Xabier Larrazabal) |
Edizioa | Urtea | Lehen Saria | Euskarazko Laburmetrai Onena | Dokumental Onena | Animazio Onena | Gureak | Publikoaren Saria | Hemengoak | UNIlabur | EHUlabur |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
XXIII[11] | 2019 | El cumple Pablo Alen eta Breixo Corral | Mateoren ama Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga | Bayandalai, El Señor de la Taiga Aner Etxebarria | Soy una tumba Khris Cembe | El infiernoRaúl de la Fuente | Garbage José Muniain | Amargo era el postre Diego H. Kataryniuk | "Escúchame" (Patricia Beleña) | "Azken Otsoa" (Iker Maguregi) |
XXII[12] | 2018 | Background Toni Bestard | Zain Pello Gutiérrez | Heridas contra el olvidoRaquel Agea | La noriaCarlos Baena | Mi querido balónGaizka Urresti | Chen Li - Sunken Plum Roberto F. Canuto eta Xiaoxi Xu | Moda Imanol Ortiz | - | - |
XX[13] | 2016 | TimecodeJuanjo Giménez | - | Gure hormek Las chicas de Pasaik eta De la Puríssima: Anatomía de una criminal Javi Giner | Beti bezperako koplak Ageda Kopla Taldea | Caminan Mikel Rueda | Villa MnemósineRubén Salazar | Impulso Ilune Díaz | Mater salvatoris Marc Barceló | Actores de reparto Sergio Juarros |
XVIII[14] | 2014 | Bikini Oscar Bernácer | - | Walls Miguel López Beraza | Bendito Machine V: Pull the Trigger Jossie Malis | Malas vibraciones David P. Sañudo eta Flavia Santos | Peseteros Mikel Bustamante | El bosque negro Paúl Urkijo | Biktor Kero | Sergio Serradilla |
XVII[15] | 2013 | Tryouts Susana Casares | - | Zela Trovke Asier Altuna | Mirage Iker Maidagán | Minerita Raúl de la Fuente | - | La espera Dennis Conde | - | - |
XVI[16] | 2012 | Deus et machina Koldo Almandoz | - | A story for the modlins Sergio Oksman | Beerbug Ander Mendía | Gernika Angel Sandimas eta Monsters do not exist Paul Urkijo | - | Sueños y amoniaco.José Albaina | - | - |
XIV[17] | 2010 | Khorosho Miguel Ángel Jiménez | - | Todo es maybe Asier Urbieta | Daisy Cutter Silverspace | - | Jugando con la muerte Paul Urkijo | Lucía Beñat Fontaneda | - | - |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «"Nos vamos de Cortada muy contentos por todo lo hecho"» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ a b c d e «Cortada jaialdia eraberrituta itzuliko da abenduan - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ a b «Gaur abiatuko da Gasteizen Cortada XVII. Film Laburren Jaialdia» Gaztezulo (Gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ «Cortada film laburren jaialdia, asteazkenean hasiko da Gasteizen» El Correo 2019-12-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ «Arabako 8 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «"Ahate pasa" y "Te quiero" triunfan en el festival Cortada» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ «Epaimahaia» Cortada 2021 (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ «Cortada. Film laburren lehiaketa - Arabako Kultura Zerbitzua - UPV/EHU» Arabako Kultura Zerbitzua (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ «CORTADA amaitu zen» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «'Tres veces' se alza con el premio al mejor cortometraje» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ «Palmarés del Festival Cortada 2019» EHUkultura (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «El festival Cortada reconoce a ‘Background’ como la mejor cinta» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Cortada despide su vigésima edición premiando a ‘Timecode’» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «‘Bikini’ se hace con el primer premio de Cortada» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «'Tryouts', de Susana Casares, triunfa en el palmarés de Cortada» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Cortada finaliza encumbrando a 'Deus et machina', de Koldo Almandoz» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Cortada termina con "gran éxito" de público y se plantea crecer a "salas más grandes"» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).