Centro de Investigación Médica Aplicada

CIMA» orritik birbideratua)

Centro de Investigación Médica Aplicada (CIMA) Nafarroa Garaiko ikerketa erakunde bat da, Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte. 2004ko irailean inauguratu zuten, Iruñean dauka egoitza eta hiriburu horretako campus unibertsitarioan lau solairuko eraikin "inteligente" baten jabe da. CIMAk, kokalekuz, triangelu bat egiten du Clinica Universitaria de Navarrarekin eta Nafarroako Unibertsitateko Medikuntzako Fakultatearekin[1].

Centro de Investigación Médica Aplicada
Datuak
Motaikerkuntzarako institutua eta erakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteNafarroako Unibertsitatea
Agintea
ZuzendariaPilar Civeira (en) Itzuli
Historia
Sorrera2004
webgune ofiziala

Jaiotzatiko bokazioa du medikuntzako, zientzietako eta farmaziako fakultateetako eta Centro de Investigación en Farmacológic­a eta Clínica Universitaria erakundeetako giza ahaleginak eta baliabideak batzea. Abangoardiako ikerketarako eraikin horretan, mundu osoko 16 herrialdetako 300 bat zientzialari ari dira lanean eta helburu hauxe dute: eritasun hilgarrienak sendabidean jartzea; besteak beste, minbizia, alzheimerra, parkinsona eta hepatitisa. CIMAk zortzi laborategi dauzka solairuko eta arlo hauek lantzen ditu: onkologia, neurozientziak, fisiopatologia kardiobaskularra eta terapia genikoa eta hepatologikoa[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Udalaitz, Daniel. (2006ko martxoaren 19a). «Zer da: CIMA» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

aldatu