Club Deportivo Puertollano

CD Puertollano» orritik birbideratua)

Club Deportivo Puertollano futbol talde gaztela-mantxarra da. 11 denboraldi bigarren mailan egin zituen. 2015ean desegin zen taldea eta Calvo Sotelo Puertollano CF sortu zen.

Club Deportivo Puertollano
Ezizena(k)Industrial
Sorrera1948 (Calvo Sotelo) - 2015
Futbol zelaiaCiudad de Puertollano
edukiera: 7.240 lagun
inaugurazioa: 2010
PresidenteaEspainia Guillermo Fernández
Liga3. maila
2014-15XVIII multzoko 10.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Errealaren aurkako partida, 1967an.

Historia aldatu

1948an sortun zen Club de Fútbol Calvo Sotelo izenarekin eta 1964an bigarren mailara igo zen. 1967ko apirilaren 23an Errealak bertan lortu zuen Lehen Mailarako igoera, Andoni Elizondo entrenatzailea zela, Puertollanoko igoera bezala ezagutzen dena. 1968an Calvo Sotelok bigarren postua eskuratu zuen eta lehen mailarako igoera play-offa jokatu zuen, baina Córdobarekin galdu eta ez zen mailaz igo. 1971 urtean hirugarren mailara jeitsi zen.

1980 hamarkadan diru arazo larriak izan zituen. Gainbehera horretan taldeak izena aldatu zuen, Puertollano Industrial bihurtuz, herritarren laguntza lortu nahian. Hirugarren mailan aritu zen eta Federazioaren Kopa bat eskuratuz.

1999an berriz ere izena aldatu zuen eta Unión Deportiva Puertollano bihurtu zen. 2010 urtean bigarren B mailara igo eta azkenik gaur egungo izena eskuratu zuen. Diru arazoak larritu egin ziren ordea eta 2015ean taldea desegin zen.

Datuak aldatu

1948-2015

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 11
  • Denboraldiak 2. B mailan: 13
  • Denboraldiak 3. mailan: 40
  • Ligako posturik onena: 2.a Bigarren mailan (1967-68)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2005-06 Hirugarren maila 1.a
2006-07 Bigarren B maila 7.a 3. itzulia
2007-08 Bigarren B maila 13.a 3. itzulia
2008-09 Bigarren B maila 5.a -
2009-10 Bigarren B maila 6.a 1/32
2010-11 Bigarren B maila 12.a 1. itzulia
2011-12 Bigarren B maila 11.a (jeitsiarazia) -
2012-13 Hirugarren maila 8.a -
2013-14 Hirugarren maila 1.a -
2014-15 Hirugarren maila 10.a (jeitsiarazia) 1/32

Irabazitako txapelketak aldatu

Espainiako txapelketak: 12 aldatu

bigarren 1968an.

bigarren 1984an.

1959, 1961, 1962, 1963, 1964, 1975, 2000, 2006, 2014.

Kanpo estekak aldatu