Côte de Granit Rose[1] («Granito Arrosa kosta») Bretainiako ipar kostako zati bat da, Mantxako kanalean dagoena, Côtes-d'Armor departamentuan eta Bro Dreger eskualdean. Izenak ongi adierazten duenez, kosta horretako ezaugarri nagusia berau osatzen duen arrosa koloreko granitozko harkaitz eta itsaslabarrak dira.

Bro Dreger eskualdea (orlegi ilunez), Granito Arrosazko kostaldearen kokalekua.

Geografia aldatu

Geologia ezaugarri hau mendebaldetik Plestin-les-Grèves udalerrian hasi eta ekialdean Louannec udalerriraino 30 kilometrotan zehar ematen da. Beharbada, eremu ikusgarriena Perros-Guirec udalerrian dagoena da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.

Kanpo estekak aldatu