Córdobako probintzia (Argentina)
- Artikulu hau Argentinako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kordoba (argipena)».
Córdoba Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen erdialdean dago. 165.321 km²ko eremua du eta 2010ean 3.308.876 biztanle zituen[1]. Hiriburua Córdoba da.
Iparraldean Catamarcako eta Santiago del Esteroko probintziekin du muga, ekialdean Santa Feko probintziarekin, hego-ekialdean Buenos Airesko probintziarekin, hegoaldean La Pampako probintziarekin, eta mendebaldean San Luisko eta La Riojako probintziekin.
Pertsonaia ezagunakAldatu
- Mario Alberto Kempes (1954-), futbolaria.
- Martín Herrera (1970-), futbolaria.
ErreferentziakAldatu
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-21).