Císcar (destruktorea)
Císcar Espainiako Gerra Zibileko armada errepublikarraren Txurruka motako destruktorea izan zen.
Císcar (destruktorea) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Sociedad Española de Construcción Naval eta Cartagena Naval Base (en) |
Ekoizpen-lekua | Sociedad Española de Construcción Naval |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1936 |
Kudeatzailea | Espainiako Itsas Armada |
Erregistro-herrialdea | Espainia |
Gatazka | Espainiako Gerra Zibila |
Jabea | Espainiako Itsas Armada - |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 3,3 () × 9,6 () × 101,98 () m |
Erruna | 9,6 m |
Zingoa | 3,3 m |
Masa | 1.536 t |
Potentzia | 42.000 Zp |
Abiadura | 36 kn |
Autonomia | 4.500 mi (14 kn) |
Historiala
aldatuGerraren hasieran zerbitzuan jarri zen Bizkaiko golkoan. 1937ko maiatzaren 21n Delfina minaketaria gainean hartu eta ustekabean hondoratu zuen Abran.
1937ko maiatzaren 31an, Ertzaintza eta Eusko Itsas Gudarosteak Jose Luis Diez eta Císcar destruktoreak bereganatu zituzten eta Espainiako Bigarren Errepublikako eskifaia irtenarazi. Hurrengo egunetan Eusko Itsas Gudarostearen 200 ofizial eta marinel baino gehiago sartu ziren antzinako eskifaiaren ordez.
1937ko ekainaren 10ean, Císcar, Juan Antonio Castro alferiza buruzagi zituela, eta Jose Luis Diez Evaristo López tenientea buruzagi zituela, destruktoreek eta Almirante Cervera, Manuel Moreu kapitaina buruzagi zituela, gurutze-ontzi frankistak elkarren arteko borroka izan zuten, ondoriorik gabe.
1937ko ekainaren 15ean, Bilbo galdu zenean, Císcar eta Jose Luis Diez Iparralderantz eraman zituzten iheslari eta agintariak. Gero, Santander eta Gijón ebakuatzera ere lagundu zuen.
Gijónen frankisten hegazkineriak hondoratua, 1938an azaleratu zuten Francisco Francoaren armadarekin aritzeko.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren
aldatu1957an, Ciscar hondoa jo eta hondoratu zuen Ferrolera sartzera zihoala.