César San Millán

argazkilaria eta artista

César San Millán (Gasteiz, 1956) arabar argazkilaria eta artista da.

César San Millán
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta artista

Lana aldatu

Mota askotako argazkiak egiten ditu eta eraikinen argazkiengatik da batez ere ezaguna. Arkitekturaren argazkiak egiten duen trebetasunagatik, arkitektu ezagunentzat egin du lana: Moneo, Roberto Ercilla, Francisco Mangado Beloqui, Norman Foster, Herzog, Javier Mozas, Miguel Ángel Campo…[1]

Artium museoak bere lanak ditu bere bildumetan.

Erakusketak aldatu

Erakusketa ugari egin ditu taldean nahiz bakarka. Bakarkako erakusketetan azpimarra daitezke:

  • 2011n Amárica Gelan egindakoa "César San Millán: harresi berdea",[2] [3]
  • 2015ean Montehermoso Kulturunean egindakoa: "César San Millán: Arki Tektus (Ezkutukoa, jasoa)" [4][5] eta
  • 2020an Zas kulturren espazioan: "Lápis"[6]
  • 2021ean Zuloa liburu-dendaren erakusketa espazioan egindakoa, Zas Kulturren eta crowdfunding-aren laguntzaz: "Sorat (El Espacio Negro)".[7][8][9][10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu