Freezerren Indar Bereziak

Butter» orritik birbideratua)

Freezerren Indar Bereziak edo Ginyu-ren Indar Breziak (jatorrizko japonieraz ギニュー特戦隊 Ginyū Tokusentai) Dragoi Bola anime eta mangako pertsonaia talde bat da, Freezer-en agindupean dauden gerlari boteretsuek osatua.

Ginyū Force
Freezerren Indar Bereziak
ギニュー特戦隊 edo Ginyū Tokusentai
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 23. liburukia, 265. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 58. atala (animea)
Arraza Ezezaguna (anitzak)
Senideak

Freezer-ek Namek planetako Dragoi Bolak biltzeko arazoak zituen, Vegeta, Gohan eta Krilin-en etenaldien erruz, eta etsaiak menderatu eta lapurturiko Dragoi Bolak berreskuratzeko, tiranoak espazioko indar bereziak deitzea erabaki zuen. Hauek Yardrat Planetara zihoazen, baina Freezer-en aginduei men eginez Namekera jo zuten. Bertara heltzean etsaiak aurkitu zituzten hauek Polunga dragoiari dei egin baino lehen. Dragoi Bolak ebatsi ondoren, Ginyu Kapitaina Freezerrengana joan zen bola guztiekin, besteek arerioen kontra nork burrukatu behar zuten jakiteko zozketa egiten zuten bitartean.

Taldekideak aldatu

Ginyu Kapitaina aldatu

Ginyu Kapitaina
ギニュー
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 23. liburukia, 265. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 58. atala (animea)
Arraza Ezezaguna
Teknikak

Ginyu Kapitaina edo Ginew (jatorrizko japonieraz ギニュー) Freezer-en aginduetara dagoen gerlaria da. Bere izena japonieraz ( Gyūnyū 牛乳 ) esne hitzaren deformazio batetik dator. Indar berezien buruzagia da eta 5 gerlarietatik indartsuena da.

Ginyu-k Dragoi bolak Freezer-engana eramatea erabaki zuen eta bere gerlariak arerioak akabatu zitzaten utzi zuen. Bere gerlari guztiak Son Goku-k garaitu zituelarik, Ginyu-k haren aurka lehiatzea erabaki zuen. Borrokak aurrera egin ahala, Goku bera baino askoz indartsuagoa zela konturatu zen eta gorputz-trukaketaren teknika erabili zuen etsaiaren kontra. Goku-ren gorputzarekin eta Goku zauriturik utziz, Ginyu Freezer-en espazio-ontzira joan eta Krilin, Gohan eta geroago Vegeta-ren aurka borrokatu zen. Goku-ren gorputza ondo erabiltzen ez zekienez, Vegetak aisa garaitu zuen Ginyu kapitaina. Orduan Ginyu-k berriz ere gorputz-trukaketaren teknika Vegeta-rekin egitea erabaki zuen, baina Goku tartean sartu eta bere jatorrizko gorputza berreskuratu zuen. Bere gorputz normalarekin Vegeta-ren kontra lehiatu zen berriz, berriro menperatua izan zen, ordea. Ginyu-k bere teknika berezia erabili zuen beste behin ere, baina Gokuk alboan zeukan igela jaurti zuen tartera, ondorioz Ginyu namektar igel baten gorputzean gertatu zelarik.

Animean, Ginyu, namektar igelaren gorputzean zelarik, Bulma-k topatu zuen eta animaliak hitz-egiteko gaitasuna ematen zuen makina batekin bidez, gorputzak berriz ere trukatu zituzten. Beranduago normaltasunera itzuli ziren biak Ginyu trukaketa errepikatzen saiatu zenean, Satan Txikirekin oraingoan. Ginyu-ren gorputzari dagokionez (igelaren arima barruan) Lurrera garraiatua izan zen Polunga dragoiari eskaturiko desioaren ondorioz.

Ginyu kapitainaren amaiera oraindik misterio bat da; dakigun bakarra Lurrera joan zela Polungak onartutako desioaren ondorioz eta Namek planeta eztanda egitean ez zela hil, baina harrezkero ez dago hari buruzko berri askorik. Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan laburki agertzen da Goku Lurrera egun baterako bueltatzen denean, dirudienez Boo Ahaltsuaren sagan galdu zuen bizia, baina ez dakigu azken honek egindako sarraskiaren ondorioz edo Lurra eztanda egitean hil zen. Hala ere saga honetako atal batean, Ginyu-ren arima ikus dezakegu beste munduan Yamaren ateetan ilaran jarrita.

120.000 unitateko indarra dauka.


Rikum aldatu

Rikum
リクーム edo Rikūmu
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 23. liburukia, 265. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 58. atala (animea)
Arraza Ezezaguna
Teknikak

Rikum (jatorrizko japonieraz リクーム Rikūmu) gizaki itxurako estralurtar altu eta gihartsua da. Bere izena ingeleseko Cream (jatorrizko japonieraz クリーム Kurīmu ) Krema hitzetik dator.

Rikum burrukatzen bigarrena izan zen, zozketan Vegeta-ren aurka tokatu baitzitzaion. Vegetak Gurd traizioz erail zuenean, Rikum-i ez zitzaion inongo pena sentimendurik sumatu, bere taldekideengandik axola gehiegi ez zuela agerian utziz. Rikum-ek Vegeta zailtasun handirik gabe menperatu zuen, eta ondoren Krilin eta Gohan. Hala ere Goku heltzean ez zen haren aurkari duina izan; Goku-k konorte gabe utzi zuen baina geroago Vegeta ki-sorta batekin hil zuen.

Animean Kaitok beste munduan erabili zuen hildako Yamcha-rentzako entrenamendutzat, azken honek irabazi eta infernura bidali zuelarik. Rikum 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.

Bere indarra 65.000 unitatekoa da, Indar Berezien taldeko bigarren indartsuena izanik.


Butter aldatu

Butter
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 23. liburukia, 265. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 58. atala (animea)
Arraza Ezezaguna
Teknikak

Indar berezien gerlari honek unibertsoko azkarrena deitzen dio bere buruari. Hala ere, ez da gai ez Ginyu ez Freezer-en abiadurara heltzeko. Geroago Goku-ren abiadura erdiesteko gai ez dela ere konturatuko da. Butter-i ez zitzaion inolako borroketan parte hartzea suertatu zozketan, eta Jheese-rekin batera borroken ikusle izan ziren. Baina geroago, Gokuk, Rikum errazki garaitu zuelarik, Burter-ek Jhesse-rekin batera serioski borrokatzeko beharra izan zuen. Borrokan zehar, Gokuk Butter baino azkarrago eta indartsuagoa zela frogatu zuen, eta bi kolpez menperatu zuen. Garaitu bazuen ere Gokuk ez zuen Burter hil, baina beranduago Vegetak akabatu zuen.

Animean hil ondoren beste mundura bidali zuten baina Ten Shin Han-ek garaitu zuen, Infernura bidaliz. Butter 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.

50.000 unitateko indarra du.


Jheese aldatu

Jheese
ジース edo Jīsu
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 23. liburukia, 265. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 58. atala (animea)
Arraza Ezezaguna
Teknikak

Jheese edo Jeese (jatorrizko japonieraz ジース Jīsu) gorputza gorri koloreko eta ile zuri luzeko Indar Berezien parte den estralurtarra da, bere izena ingeleseko Cheese (jatorrizko japonieraz チーズ Chīzu ) gazta hitzetik dator.

Jhesse-ri ez zitzaion zozketan inoren auka borrokatzea tokatu, Burter-ekin batera borroken ikusle izanik. Goku-ren etorreraren ostean, Jheese-k serioski borrokatzeko beharra izan zuen Burter-ekin batera. Goku-k biak errazki garaitu zituen, baina Jheese bizirik irten zen eta Ginyu Kapitainari gertatutakoaren berri ematera joan zen. Jheese Ginyu kapitainak jasandako porrotaren lekuko izan zen, eta ondoren Goku-rekin egindako gorputz aldaketarena. Freezer-en espazio-ontzira bueltatzean, indarberritutako Vegeta-rekin topo egin zuen eta azken honek jaurtitutako ki indar-kolpe bategandik hil zen.

Animean Infernura bidalia izan zen Butter-ekin batera, Ten Shin Han-ek beste munduan garaitu zituenean. Jheese 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.

62.500 unitateko indarra dauka.


Gurdo aldatu

Gurd
グルド edo Gurudo
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 23. liburukia, 265. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 58. atala (animea)
Arraza Ezezaguna
Teknikak

Gurdo (jatorrizko japonieraz グルド Gurudo) lau begiko estralurtar txiki eta berdea da. Oso indartsua ez den arren, botere mental ugari ditu, haien artean aipatzekoa izanik epe mugatuan denbora geldiarazteko gaitasuna. Bere izena ingeleseko Yogurt (jatorrizko japonieraz ヨーグルト Yōguruto) Jogurt hitzetik dator.

Bere indarra ezin da inolaz ere beste Indar Berezietako gerlariekin alderatu, askoz ahulago baita. Asko nahasiak daude ez baitute ulertzen zergatik dagoen Freezer-en indar berezietan. Zurrumurruen arabera, Gurdok botere magiko anitz ditu. Zurrumurruen egiatasuna agerian geratuko da Gohan eta Krilinen kontra borrokatzen den bitartean. Gurdo lehenengoa izan zen borrokatzen, zozketan Gohan eta Krilin-en aurka aritzea tokatu baitzitzaion. Borrokaren hasieran Gurdo bere arerioen indar handiaz txundituta gelditu zen. Hala ere, Gurdo-k etsaien erasoak saihestea lortu zuen denbora geldiaraziz, arnasari eusten zion bitartean. Momentu batean bi gerlariak erailtzeko zorian egon zen, baina bapatean Vegeta agertu eta kolpe bakar batez burua moztu zion (animean Vegetak jaurtitutako izpi batengandik izan zen). Nahiz eta buru gabe egon, Gurdo-k Vegeta laidotu eta iraindu zuen, garbi jokatu ez zuelakoan. Vegeta-ren ki bolada batek suntsitua izan baino lehen, horrelako "tximino" batengandik menperatua izateaz kexatu zen.

Animean, hil ostean beste mundura abiatu zen beste Indar Bereziko gerlariekin, baina bertan Chaoz-ek menperatu eta Infernura bidali zuen. Gurdo-k 762.-ko Abenduaren 24an hil zen.

10.000 unitateko indarra dauka.