B2B negozio-eredu

Business-to-business» orritik birbideratua)

B2B (business-to-business), enpresen arteko merkataritza-transakzioak dira. Normalean egoera hauetan gertatzen dira:

  • Enpresa batek beste bati materialak ematen dizkionean produkzio prozesuarentzako. Adibidez: Janaria prestatzen duen enpresa batek gatza erostea.
  • Enpresa batek beste baten zerbitzuak behar dituenean arrazoi operatiboengatik. Adibidez: Elikagaien ekoizleak kontabilitate enpresa bat kontratatzea finantzak ikuskatzeko.
  • Enpresa batek berriro saltzen dituenean beste enpresa batek ekoitzitako produktu eta zerbitzuak. Adibidez: Txikizkari batek elikagaien fabrikatzaile bati azken produktua erostea.

B2B askotan B2Crekin (business-to-consumer) alderatzen da.

Historia aldatu

B2B terminoa merkataritza-transakzioei buruzko informazioaren transmisioa deskribatzeko erabiltzen zen, normalean datuen trukaketa elektronikoa moduko teknologiak erabiliz. 1970eko hamarkadaren amaieran dokumentu elektronikoak bidaltzeko erabiltzen zen esaterako, erosketa-eskaerak edo fakturak.

Geroago, "merkataritza sarean" deituriko jarduerak gehitzen joan ziren, hala nola ondasunen eta zerbitzuen WEB bidezko erosketak zerbitzari seguruak erabiliz, ordainketa elektronikoaren bidez (kreditu txartelak edo diru-zorro elektronikoak).

B2B erosle-taldeak elkartzeko atariek ere bultzatu izan dute. Honela topatzen ditugu, eraikuntza enpresen atariak, burdindegienak, automobilgintzarenak, janariarena, kimikarena eta ostalaritzarena, besteak beste. Konpainiak orrialde horiek sortzeko taldekatzen dira, indarrak batuz, baldintza hobeetan negoziatzeko aukera emanez.

B2Bak enpresei ekartzen dizkieten abantaila batzuk hauek dira:

  • Komunikazioaren abiadura eta segurtasuna.
  • Transakzio-datuen zuzeneko integrazioa enpresaren sistema informatikoan.
  • Eskaintza edo eskaera gehiago jasotzeko aukera, lehiaketa handituz.
  • Erosketa pertsonalizatua ezabatzea dakar, eta, beraz, egon daitezken aldeko tratuak saihestea.
  • Kostu operatiboen murrizketa: bisita komertzial gutxiago, negoziazio-prozesu azkarragoa, etab. Hori dela eta, erosleek prezioen murrizketa eska dezakete kudeaketa kostu txikiagoa dela eta, edo saltzaileek beraien merkataritza marjina handitu dezakete.[1]

B2C-rekin alderaketa aldatu

B2B fabrikatzailearen eta txikizkariaren arteko merkataritza-transakzioari buruzkoa da eta B2C, txikizkari batek kontsumitzaileari ondasunak hornitzen dizkionean.[2]

B2Bn enpresariak daude bi aldeetan, B2Cn, aldiz, enpresa bat eta kontsumitzaile bat dago. Lehenengo kasuan erabakia behar baten ondorioz hartzen da (hau da, beste negozio batek behar duelako), eta bigarren kasuan beharra baino gehiago itxaropena da. B2Bk saltzaile eta denda ugari ditu, B2Cn aldiz, hornitzaile bakarra izan ohi da. B2B beste enpresa bateko datu gordinetan oinarritzen da, baina B2C kontsumitzaileentzako zerbait ekoiztean oinarritzen da. B2B transakzio batek zuzeneko kontratuen kudeaketa dakar, hau da, prezioak eta beste faktore batzuk finkatzen dituzten baldintzak negoziatu behar dira, hala nola bolumenean oinarritutako prezioak, garraioa eta logistikako hobespenak, eta abar. B2C transakzioa argiagoa da, saltzen den artikulu bakoitzeko txikizkako tarifa finkoa eskaintzen duen kontratuen kudeaketa puntuala du. Denbora aldea ere bada, B2Bk B2C baino prozesu motelagoa baitu, epe laburragoetan (minutu edo egunak izan daitezke) ondorioztatzen baita. B2B negozioak aurrez inbertsio bat eskatzen du, B2C negozioak berriz, ez du negoziorik behar azpiegituretan dirua gastatzeko.

Kasu askotan, B2B transakzioen bolumen orokorra B2C transakzioen bolumena baino askoz handiagoa da. Horren arrazoi nagusia zera da: hornidura-kate arrunt batean azpi-osagaiekin edo lehengaiekin lotutako B2B transakzio ugari egongo direla, eta B2C transakzio bakarra, zehazki, amaitutako produktua azken bezeroari saltzea. Adibidez, automobilen fabrikatzaile batek B2B transakzio ugari egiten ditu, hala nola pneumatikoak, leihoentzako kristala eta bere ibilgailuentzako gomazko mahukak erostea. Azken transakzioa, kontsumitzaileari saldutako amaitutako ibilgailu, transakzio bakarra da (B2C).[3]

B2B motak aldatu

B2B eredu bertikala aldatu

B2B[4] bertikala, oro har, fabrikaziora edo negozioetara bideratuta dago. Bi noranzkotan banatu daiteke -- upstream eta downstream. Merkataritza edo ekoizle txikizkariak upstream hornitzaileekin harreman bat izan dezakete, fabrikatzaileak barne, eta salmenta harreman bat osatu[5]. Adibide gisa, Dell konpainiak zirkuitu integratuko mikrotxip eta ordenagailuko zirkuitu imprimatuen (PCB) hornitzaileekin lan egiten du.

B2B webgune bertikala enpresen online dendaren antzekoa izan daiteke[5]. Webgunearen bidez, konpainiak bere produktuak modu eraginkorragoan eta zabalagoan sustatu ditzake, eta horrek transakzioak aberasten ditu, bezeroei beren produktuak ondo ulertzen laguntzen baitiete. Webgunea negozioetarako ere sor daiteke. Saltzaileak bere produktuak iragartzen ditu transakzioak modu intuitibo eta erosoan sustatzeko eta zabaltzeko.

B2B eredu horizontala aldatu

B2B horizontala merkataritza tarteko merkatuaren transakzio eredua da. Hainbat industriaren antzeko transakzioak leku bakarrean kontzentratzen ditu, erosleari eta hornitzaileari merkataritza aukera eskaniz. Normalean produktuen jabeak ez diren eta produktuak saltzen ez dituzten enpresek parte hartzen dute. Saltzaileak eta erosleak sarean biltzeko plataforma bat besterik ez da[6]. Plataforma hoberenak erosleei saltzaileei buruzko informazioa eta produktuen inguruko informazio garrantzitsua webgunearen bidez erraz aurkitzen laguntzen dute.

B2B2C aldatu

B2B2C, "business-to-business-to-consumer", TechTarget webgunearen arabera, bere helburua B2B erdua kontsumitzailera hedatzea da. Ondasun eta zerbitzuen hornitzaileen, eta lineako dendarien artean harreman onuragarria sortzea du helburu[7].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Business-to-business. 2020-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. Shareef, Mahmud Akhter; Kumar, Vinod; Dwivedi, Yogesh K.; Kumar, Uma. (2014). «Global service quality of business-to-consumer electronic-commerce» International Journal of Indian Culture and Business Management 8 (1): 1.  doi:10.1504/ijicbm.2014.057947. ISSN 1753-0806. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. (Ingelesez) Business-to-business. 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. (Ingelesez) «Small Business Commissioner role» GOV.UK (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. a b Joseph, P. T.. (2015). E-commerce.. Phi Learning ISBN 81-203-5154-1. PMC 927401637. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. Plant, Robert T.. (2000). Ecommerce : formulation of strategy. Upper Saddle River, NJ : Financial Times/Prentice Hall ISBN 978-0-13-019844-0. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  7. Neureiter, Michael; Bhattacharya, C.B.. (2021-02). «Why Do Boycotts Sometimes Increase Sales? Consumer Activism in the Age of Political Polarization» Business Horizons  doi:10.1016/j.bushor.2021.02.025. ISSN 0007-6813. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak aldatu