Burubero ETB1en, 2015tik 2017ra astegunetan emititu zen lehiaketa bat izan zen. Programa honetan zenbait lehiakidek proba ezberdinak gainditu behar dituzte dirua irabazteko. Euskal Herriko lekuak, jendea, bitxikeriak eta kultura orokorra izaten dira hizpide Kike Amonarriz tolosarrak aurkezten duen saio honetan.

Burubero
Deskribapena
Atalak30 (2015/10/04)
Produkzioa
Iraupena50 minutu gutxi gorabehera
KateaETB 1

Ezaugarriak

aldatu

Burubero saioa 2015eko irailaren 21ean estreinatu zen ETB1en. Egun horretatik aurrera, astelehenetik ostiralera emititu zen lehiaketa, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Kike Amonarriz aurkezle ezagunaren eskutik. Audientzia onak izaten zituen saioak, normalean 10.000 ikusle baino gehiagok ikusten zuten egunez egun Burubero. Grabaketak EITB Donostian egiten ziren, Miramon-Zorroaga Donostiako auzoan kokatuta dagoen EITBko egoitzan, eta grabaketa-egun bakoitzean bi saio grabatzen ziren. 2017ko apirilean amaitu zen saioa[1].

Lehiaketako probak

aldatu

Bost lehiakidek hartzen dute parte saioan eta, egunero, 1.000 euro jartzen dira jokoan. Horrez gain, lehiakideak irabazten ez duena, zaku batean biltzen da hurrengo egunerako. Programak proba ezberdinak ditu finalera iritsi aurretik:

Lehen proba. Errondan

aldatu

5 lehiakide. Lehiakide bakoitzarekin 45 segundoko galdera-erronda bat egiten da, eta galdera hauek edozein gai ezberdini buruz lotuta egoten dira. Lehen lehiakidearekin hasten da erronda, eta honek galdera asmatzen badu berak jarraitzen du hurrengo galdera erantzuten; baina gaizki erantzuten badu, txanda pasa egin eta hurrengo jokalariarengana joko du aurkezleak. Asmatutako galdera bakoitzeko 5 puntu irabazten dira, erabakigarriak izan daitezkeenak ondoren, lehiakide bat saiotik kanporatzerako orduan.

Bigarren proba. Non gaude?

aldatu

5 lehiakide. Proba honetan, munduko bost leku ezberdin aurkezten dira lehenik. Lehiakide bakoitzak 45 segundotan ahal dituen galdera gehienak erantzun behar ditu (bost aukera horiei lotuta daudenak), leku horietatik bat aukeratuz (jokalariaren ustez zuzena dena). Jokalariak ondo erantzuten duen bakoitzean 10 puntu gehiago lortuko ditu, baina erantzun oker bat botatzean 3 puntu kenduko zaizkio. Proba bukaeran guztira puntu gutxien lortu dituen lehiakidea kanporatua izaten da saiotik betiko.

Hirugarren proba. Aurpegiak

aldatu

4 lehiakide. Saioa bigarren fasean sartzen da proba honekin, eta bikoteka jolasten hasten dira. Aurreko probetan puntu gutxien lortu duenak aukeratzen du zein jokalarirekin izan nahi duen bikotekide; eta bikote bakoitzean dauden pertsonen puntuak batzen dira (orain arte aurreko probetan lortutakoak), bi talde sortzeko.

Proba honetan, adin, lanbide edo jatorri ezberdinak dituzten pertsona batzuek galdera bat planteatzen dute bideo baten bitartez hiru erantzun posiblerekin. Bideo labur hau amaitu eta pultsadorea lehen jotzen duen bikoteak, hiru aukeretatik erantzun zuzena asmatzen badu, 25 puntu lortuko ditu. Baina ez badu erantzun egokia esan, txanda pasa egin eta beste bikoteak erantzun ahal dezake puntu kopuru berdinagatik.

Laugarren proba. Definizioak

aldatu

4 lehiakide. Aurreko probako bikoteak mantentzen dira jolasteko, baina proba hau banakakoa da. Aurkezleak definizio bat eman ondoren, lehiakide bakoitzak hitz zuzena asmatu beharko du 20 segundotan. Horretarako, laguntza txiki bat dute: erantzun zuzenaren letra batzuk jakiten dituzte laguntza bezala. Erantzun egoki bakoitzarekin 15 puntu lortu eta hauek bikotekideen markagailura gehitzen dira. Bikote bakoitzak 75 segundotan jokatzen du proba hau.

Bosgarren proba. Transmisioa

aldatu

4 lehiakide. Bikote anonimo eta euskaldun batek, bideo baten bitartez kontzeptu bat definitzen du minutu batean. Pertsona hauen azalpenen azken 30 segundotan, sakagailua lehen joten duen bikotekideak aukera izango du kontzeptu hori asmatzeko, eta erantzun okerra ematen badute, errebotea egongo da. Proba hau bi aldiz errepikatzen da; beraz, programako bi kontzeptu ezberdin asmatzeko aukera dago proba honetan. Bikote bakoitzak kontzeptu bat asmatzen badu, 100 puntu eraman dezake. Hiru, lau eta bosgarren probetako puntuak batuta, puntu gehien dituen bikotea bakarrik pasatzen da hurrengo fasera. Beste bi lehiakideak hurrengo saioan jarraitzen dute jolasten.

Seigarren proba. Buruz burukoa

aldatu

2 lehiakide. Oraingo proban aurreko zenbait probetan sortutako bikotea desegin, eta bat bestearen aurka lehiatzen hasten da. Helmugara iritsiz, laukiz osatutako ibilbide bat zeharkatzen duen lehen lehiakidea finalera iritsiko da. Horretarako, lauki bakoitzean galdera bat proposatzen zaio lehiakide bakoitzari bi aukera posiblerekin, eta ondo erantzunez bukaerara iritsi beharko da.

Azken proba. Zakuaren bila

aldatu

Gai konkretu bati buruz 6 galdera proposatzen dira zenbait erantzun posiblerekin. 70 segundotan, finalera iritsi den lehiakideak galdera guztiak ondo erantzuten baditu, diruz beteriko zakua lortzen du, eta hori gutxi balitz, hurrengo saioan ere berriz lehiakide bezala parte har dezake.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Burubero» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).

Kanpo estekak

aldatu