Burretxagana

Euskal Herriko mendia

Burretxagana, Bizkaia probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Artadiak estalitako mendia, Urdaibai aldeko beste hainbat bezala. Tremoia aldetik abiatzen da biderik erabiliena eta ez da jarraitzen erraza. Estu hartzen du sastrakak bide hau tarte batzuetan, eta gora egin ahala aldapa areagotu egiten da. Haitzari oratu behar zaio pasarte batzuetan. Marka ugari dago bidean (pintura markak, plastiko zintak, harripilak), baina bakanduta daude (2007-07) eta tarte batzuetan arrastoa nahasgarria da, jaitsieran batipat. Gain aldea gora-behera gutxiko bizkar luze batek osatzen du. Bi buzoi ikus daitezke bertan, harriari lotuta, sastrakaren itzalean. Ez da ume eta hasi-berrientzako egokiena.

Burretxagana
Datu orokorrak
Garaiera402 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°22′37″N 2°39′04″W / 43.377°N 2.651°W / 43.377; -2.651
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Burretxagana, http://www.euskal-herria.org/.