Buka Papua Ginea Berriaren menpeko Bougainvilleko Eskualde Autonomoko hiriburua da. Hiria izen bereko uhartearen hegoaldean kokatua dago.

Buka
hiria
Administrazioa
Estatua Papua Ginea Berria
Administrative territorial entity of Papua New GuineaBougainvilleko Eskualde Autonomoa
District of Papua New GuineaNorth Bougainville District
Geografia
Koordenatuak5°25′19″S 154°40′22″E / 5.4219°S 154.6728°E / -5.4219; 154.6728
Map
Demografia
Herritarrabukatar

Historia aldatu

1768. urtean aurkitu zen. 1990eko hamarkadaz geroztik Bougainvilleko Eskualde Autonomoko hiriburua da, Gerra Zibilak eskualdeko aurreko hiriburua zen Arawa hiria suntsitu ondoren. Dena dela, Bougainvilleko gobernuak Arawa berreraikitzeko eta hiriburutza han berrezartzeko asmoa du.

2019an Bougainvilleren independentziarako erreferendumean boto-emaileen %97,7k eskualdearen indepedentziaren alde egin zuten.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. «Bougainvilleko herritarrek baiezkoa eman diote independentziari» Berria 2019ko abenduaren 12a (Noiz kontsultatua: 2019ko abenduaren 12an).

Kanpo estekak aldatu