Buitraker

Iruñeko euskal musika taldea izan zen, 1992an sortu eta 2000ko hamarkadaren erdialdera desegin zena

Buitraker Iruñeko euskal musika taldea izan zen, 1992an sortu[1] eta 2000ko hamarkadaren erdialdera desegin zena. Rock eta Metal musika jorratu zuten, baina haien ibilbidearen bukaeran soinu elektronikoekiko interesa ageri zitzaien. Euskaraz abesten zuten batez ere, nahiz eta gaztelerazko kanturen bat ere baduten.

Buitraker
Datuak
JatorriaIruñea (Nafarroa)
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gor Diskak
Taldekideak
Aitor Arbeloa
Fernando Martinez
Patxi
Iñigo Urduña
Ibon Enekoitz
"Txerokee"
Spotify: 69yzuD1dIHCDYtLecN9Dq0 Discogs: 3508926 Edit the value on Wikidata

Maketaren ondoren, 1998an kaleratu zuten lehen diska (Lurrun makina, Gor Diskak), eta bertako "txori" abestia aski ezaguna izan zen. Hurrengo diskoa 2000. urtean argitaratu zuten (Homologao, Gor Diskak). Azken diska 2005ean atera zuten (Urrezko kabiak, autoekoizpena), eta bertan nabaria da estiloaren garapena, musika elektronikorako joera argia baita disko horretan.

Diskografia aldatu

  • Lurrun makina (1998, Gor Diskak)
  • Homologao (2000, Gor Diskak)
  • Urrezko kabiak (2005, autoekoizpena)

Erreferentziak aldatu

  1. «Buitraker» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

Kanpo estekak aldatu