Buhame (maskarada)
Zuberoako maskaradetako pertsonaia
Buhameak Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, Maskarada beltzeko kideak. Lau edo bost ijito izaten dira, zakarrak eta harroak, eguna pitokeriak egiten pasatzen dutenak. Baratxegarai (beste batzuetan Basagaitz edo Baratxugaitz) izeneko buhame-erregea da taldeburua. Janzki koloretsuez bezti azaltzen dira, eta oihal berdinarekin egindako txapela daramate buruan. Honen ertza borla txikiz apaindurik egoten da. Eskuan zurezko ezpata erabiltzen dute.[1]
Buhamea | |
---|---|
Zuberoako maskarada beltza | |
Datu biografikoak |
Plazan garrasika eta ezpatak astinduz sartzen dira. Ezpata-dantza basa egin ostean, buhame-erregeak, mintzaira zakarra erabiliz, bere sermoi edo pherediküa egiten du.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Santamaria, Javier. Buhameak. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
- ↑ Literatura Terminoen Hiztegia: Maskarada. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
Kanpo estekak
aldatu