Budin
Budina (ingelesez pudding, frantseseko boudin hitzetik) jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean daude Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak.
Budin | |
---|---|
jaki eta azkenburu | |
Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabiltzen da[1], hala nola krabarroka budina edo sagar budina. Sarri, flana izendatzeko erabiltzen da[1].
Jogurt budina
aldatuOsagaiak
aldatu- Jogurt bat (limoizko, naturala )
- Jogurt neurriko 3 irin neurri
- Jogurt neurriko 2 azukre neurri
- Jogurt neurriko olio neurri bat
- Altxagarri poltsatxo bat
- 2 edo 3 arrautza
- Aukerako: mahaspasak, mahatsak, intxaurrak, laranja, limoi zuku, anis...
Prestaketa
aldatuDena irabiatu eta labean jarri gurinaz eta gero irinaz estaliko molde batean.
- Denbora ordu bat
- Tenperatura: 180-200 gradu.