Brucella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Aerobioak dira eta ez dira mugikorrak. Ez dute esporarik sortzen.

Brucella
Brucella melitensis hazkuntza-inguru batean
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaAlphaproteobacteria
OrdenaRhizobiales
FamiliaBrucellaceae
Generoa Brucella
[[|]]
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbrucellin (en) Itzuli
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Genero honetan 7 espezie daude, denak animalien parasitoak. Espezie bakoitzak gordeleku desberdina du:

  • Brucella melitensis-ek ahuntzak eta ardiak infektatzen ditu.
  • B. abortus-ek behiak infektatzen ditu.
  • B. suis-ek txerriak
  • B. ovis-ek ardiak
  • B. canis-ek txakurrak
  • B. marinus-ek itsasoko ugaztunak
  • B. neotamae

Espezie hauetatik lau patogenoak dira gizakiarentzat: B. melitensis, B. abortus, B. suis eta B. canis. Espezie hauek eragiten duten gaitza bruzelosia da, gizakiak animalietatik harrapatzen duena (zoonosi bat izanik, beraz).

Brucella-ren ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Laborategiko hazkuntza-inguruetan Brucella-k hazkuntza motela du. Horregatik, lagin klinikoek inkubazio epea ohi baino luzeago behar dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brucella Aldatu lotura Wikidatan