Brodickeko gaztelua (ingelesez: Brodick Castle) Eskoziako Arran uhartean Brodick herrian dagoen gaztelua da, Iparraldeko Ayrshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Brodickeko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Ayrshire
Koordenatuak55°35′34″N 5°08′56″W / 55.592649°N 5.148818°W / 55.592649; -5.148818
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1510
JabeaNational Trust for Scotland
KudeatzaileaDuke of Hamilton
National Trust for Scotland National Trust for Scotland
Arkitektura
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
LB47599
Webgune ofiziala

Historia aldatu

V mendean gotorleku bat izan zen bertan gaeldar inbaditzaileek Dál Riata erresuman barneratu zutenean. X mendean norvegiarrak iritsi ziren eta Súðreyjar (Uharteetako Erresuma) barnean egon zen. Toponimian norvegiarren arrastoak gelditu dira, Brodick bera Breiðvík-etik baitator, "badia zabala" esan nahi du. XIII mendean Eskoziako Koroak eskuratu zuen.

1510an Arraneko kondeek gaztelua eraiki zuten. Hasieran dorretxea baino ez zen. Berehala ingelesen buru zen Lennoxeko kondeak eraso egin zuen, James Hamilton Arrango Lorda Eskoziako Regentea baitzen. Honek Maria I.a Eskoziakoa eta Frantzisko II.a Frantziakoaren arteko ezkontzaren alde lan egin zuen eta nabarmen sarituaizan zen. Gaztelua zabaldu eta handitzeari ekin zion orduan.

XVII mendeko erlijio arteko borroketan Hamiltongo markesek Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa erregearen alde egin zuten eta Argylleko markesak gaztelua setiatu eta konkistatu egin zuen, baina 1643an Hamiltoni duke titulua eman zitzaion eta gaztelua berreskuratu zuen. 1646an berriz galdu zuen eta dukea bahitu ere egin zuten eta 1650an Oliver Cromwellen soldaduek hartu zuten. Gazteluan artilleria handia ezarri zuten Clydeko fiordoa babesteko tkoi estrategikoa baitzen. Borroka bukatzerakoan Hamiltongo dukearen alaba bakarra zen Anne dukesak jaso zuen.

1844an berriztatze lan sakonak egin ziren gazteluan eta eraikinaren tamaina hirukoiztu egin zuten. James Gillespie Graham arkitekto eskoziarrak diseinatu zuen.

1958an National Trust for Scotland erakundeak eskuratu zuen eta gaur egun publikoari irekita dago.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu