Ireki menu nagusia

Brionesko ituna edo Brionesko bakea 1379ko martxoaren 31n Briones herrian zegoen kanpamendu gaztelarrean Nafarroako Erresuma eta Gaztelako Erresumak sinaturiko ituna izan zen, aurreko urtean hasitako erresuma bien arteko guda bukatzeko.

AurretikoakAldatu

1378an, Karlos II.aren semea eta Karlos III.a izango zena, Karlos V.a Frantziakoarekin elkarrizketatzeko enbaxadaren burua izan zen. Azkenak Nafarroako infante atxilotu eta Frantzian zituzten lurraldeak bahitzea agindu zuen, Cherbourg bakarrik libre geratuz. Itaunketan Nafarroako erregearen Logroño konkistatzeko planez ohartu ziren. Frantziarrek Henrike II.a Gaztelakoari abisatu eta honek Nafarroako Erresuma konkistatzeari ekin zion, Karlos II.a Nafarroakoari ituna sinatzera behartuz. 1380an aske utzi zuten Karlos infantea.

ItunaAldatu

Itun honen arabera, gaztelarrek Karlos II.a Nafarroakoari Ingalaterrarekin zuen aliantza militarra haustera, ezkontza bidezko aliantzak bukatzera eta Gaztelako Erresumaren etsaiak bere lurraldetik ezin sartzera behartu zizkioten. Era horretan Henrike II.a Gaztelakoak ingelesen aurkako garaipen inportantea lortu zuen Ehun Urteko Gerran.

BibliografiaAldatu