Brienne Tarthekoa, George R. R. Martin idazlearen A Song of Ice and Fire eleberri saileko eta Game of Thrones telesaileko pertsonaia bat da, azken horretan Gwendoline Christie aktoreak antzeztu zuen. Tarth etxeko kidea da.

Brienne Tarthekoa
A Song of Ice and Fire
Game of Thrones
Brienne Tarthekoa (Gwendoline Christie).
Argitalpena
SortzaileaGeorge R. R. Martin
Ageri den obrak
Interpretatzailea
AktoreaGwendoline Christie
Datu biografikoak
HerrialdeaZazpi Erresumak
SexuaEmakumezkoa
EspezieaGizakia
Jardueragudaria
ezpataria
bodyguard (en) Itzuli
iraultzailea
Familia
AitaSelwyn Tarth
FamiliaHouse Tarth (en) Itzuli

Arratsaren Gazteluko Selwyn Tarth jaunaren alaba da, hiru anai zituen, baina denak haurtzaroan hil ziren. Bere familiak Ekaitzen Gotorlekuko Baratheon etxeari leialtasuna zor dio. Tarth etxeak Tarth uhartean agintzen du, Naufragoen badiaren bazter batean dagoen uhartea.

Briennek ez ohiko gizonezkoen ezaugarriak dituen emakumea da: garaiera handia, gihartsua, bular lau ta zabala, ileoria, hortz okerrak ta ezpain lodiko aho handia. Andere noble bat bezala jantzi ta jokatu nahi zuenean jendea berataz trufatzen zen, itsusia ta jokaera ez oso femeninoak zituela uste baizuten. Orduan zaldun gisa jantzi eta ezpatari ta gerra emakume trebe bilakatu zen.