Brexit Alderdia

Brexit Party» orritik birbideratua)

Brexit Alderdia Erresuma Batuko alderdi politiko euroeszeptiko bat da. Alderdia 2018ko azaroaren 23an aurkeztu zen, eta jardun politikoa 2019ko urtarrilean hasi zuen, Nigel Faragen buruzagitzapean. Brexit gauzatu zen arte, Europako Parlamentuan Erresuma Batuak zeuzkan 73 ordezkarietatik 23 Brexit Alderdiarenak ziren. Alderdiaren arrakastarik handiena 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan lortutako garaipena izan zen, botoen %30,5 eta 29 europarlamentari bereganatuz.[2]

Brexit Alderdia
Brexit Party
Sorrera2018ko azaroak 23
EremuaErresuma Batua
Egoitza nagusia83 Victoria Street, Londres
Ideologia politikoaEuroeszeptizismo, populismo, anti-konfinamendu
Kideak115.000 (2019an)[1]
Eserlekuak erakundeetanTokiko kontseiluetan
12 / 20.249
thebrexitparty.org

Alderdiaren helburu nagusia Erresuma Batua Europar Batasunetik ahalik eta goizen ateratzea izan da, eta irteera hori akordiorik gabe gauzatzearen aldekoa da, alderdiaren ustez hori baita "Brexit garbi" bat lortzeko era bakarra.[3] Orokorrean alderdi populista bezala deskribatua izan da, eta Erresuma Batuko Gobernuaren Brexita gauzatzeko moteltasunagatik haserretutako herritarren sostengua jasotzen du batez ere. Alderdiaren jarraitzaileetako asko Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiaren (UKIP) jarraitzaile ohiak dira - Nigel Farage alderdiaren sortzailea UKIPen buruzagia izan zen 2006-2009 eta 2010-2016 urteetan - baita Alderdi Kontserbadorearen jarraitzaile ohiak ere. Ezkerreko Brexit zale batzuk ere egin dute bat alderdiarekin, hala nola Alderdi Komunista Iraultzailearen kide ohiak.[4]

Alderdiak Britainia Handiaren burujabetasun demokratikoaren berreskurapenerako borrokalari gisa aurkezten du bere burua. 2019ko Europako hauteskundeetan Erresuma Batuko alderdirik handiena bihurtu zen, ordezkari zein boto kopuruan. 2019ko hauteskunde orokorretan, Faragek hauteskunde akordio bat opatu zion Alderdi Kontserbadoreari, eta toriek proposamena errefusatu zuten arren, Brexit Alderdiak aurreko hauteskundeetan kontserbadoreek irabazitako hautesbarrutietan parte ez hartzea erabaki zuen.

2020ko urtarrilaren 31n, Erresuma Batuak Europar Batasuna utzi zuen, eta ondorioz alderdiak Hauteskunde Batzordeari izena aldatzeko eskaria helarazi zion, "Brexit Alderdia" ordez "Erreforma Alderdia" izena hartzeko.[5]

Buruzagitza aldatu

Buruzagia Noiztik Noiz arte
1 Catherine Blaiklock 2019ko urtarrilak 20 2019ko martxoak 20
2 Nigel Farage 2019ko martxoak 20 Gaur egun

Hauteskunde emaitzak aldatu

Europako Parlamenturako hauteskundeak[2]
Urtea Botoak Botoen %a Eserlekuak
2019 5.248.533 %30,52
29 / 73
Komunen Ganberarako hauteskundeak[6]
Urtea Botoak Botoen %a Eserlekuak
2019 644.257 %2,0
0 / 650

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu