Bretxa (Donostia)
- Artikulu hau Donostiako inguruneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bretxa (argipena)».
Bretxa Donostiako ingurune historiko bat da, Parte Zaharraren eta Bulebarraren artean kokatua, plaza bati, merkatu bati eta eraikin batzuei izena ematen diena.
Bretxa | |
---|---|
auzo soziologikoa | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Eskualdea | Donostialdea |
Udalerria | Donostia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′23″N 1°58′57″W / 43.3229696°N 1.9824861°W |
![]() | |
Demografia |
Historia
aldatuLekuari izena XVIII. mende hasierako gertakari batetik datorkio. 1719an, Berwick dukearen tropek hiria eraso zuten, eta inbasioa burutzeko Frantziako armadak bi arrakala handi (bretxa) egin zituen garai hartan bertan zegoen harresian. Gerora, 1813ko abuztuaren 31an, tropa anglo-portugaldarrek hiria bereganatu zuten, brerxa beretik erasotzen.[1]
1815ean, eta batez ere, 1841eko Ugartemendiaren planean, Bretxa eremuaren sorreraren lehen zantzuak agertu ziren. 1862an hiria hedatzeko lehiaketa bat egin eta harresia eraistea erabaki zen. 1864an bota zuten harresia, eta hiri "zaharraren" eta hiri "berriaren" artean kokatu zen Bretxa eremua. 1870ean hasi ziren merkatua eraikitzen, eta harrezkero merkataritzari lotua egon da ingurua.
Eraikin interesgarriak
aldatuBretxa daude honako eraikin, eta leku nabarmenak:
- Bretxako plaza.
- Bretxako merkatua.
- La Bretxa merkatalgunea.
- Bretxako Arrandegi eraikina.
- Arkoak eraikina.
- Cánovas eraikina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Agirre, Iñaki. (2018-12-13). «Aldaketa ugari hiriko arrakalan» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).