Bremen (estatua)

Bremen estatua» orritik birbideratua)

Bremen[1] edo Bremengo Hiri Hansar Askea (ofizialki alemanez: Freie Hansestadt Bremen, izen informalagoa Land Bremen -Bremengo Estatua- da) Alemaniako 16ko Estatu Federalen artean txikiena da.

Bremen
Freie Hansestadt Bremen
Bremengo bandera
Bandera
Bremengo armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaBremen
Land buruaJens Böhrnsen (SPD)
ISO kodeaDE-HB
Bozak Bundesraten3 (69tik)
Geografia
Koordenatuak53°08′N 8°44′E / 53.13°N 8.73°E / 53.13; 8.73
Azalera408 km²
Demografia
Biztanleria661.000 biztanle
Dentsitatea1.62 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.bremen.de/

Geografia aldatu

Bremengo Estatuak bi bereizitako lurralde ditu: Bremen hiria (Stadtgemeinde Bremen), estatuko hiriburua, eta Bremerhaven hiria (Stadt Bremerhaven). Azken honen izenak Bremengo portua esan nahi du, Ipar Itsasoko portua baita.

Biak Weser ibaiko ertzean daude kokaturik, Saxonia Beherea (Niedersachsen) estatuak guztiz inguraturik. Bremen estatuak hiri horietaz gain ez du beste barne-barrutirik.

Politika aldatu

2011ko maiatzaren 22an egin ziren Bremengo estatuko senaturako hauteskundeak. Honako hauek izan ziren emaitzak:

 
Jens Böhrnsen gobernu burua
Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) % 38'6 36
90 Aliantza/Berdeak % 22'5 21
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) % 20'4 20
Ezkerra (Die Linke) % 5'6 5
Hiritar suminduak (eskuin gogorra) (BIW) % 3'7 1
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) % 2'4 0
Alemaniako Alderdi Pirata % 1'9 0
Gainontzeko alderdiak % 5'0 0

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu