Brandalismoa, “brand” (marka) eta "bandalismo" hitzen elkarketatik sortua, publizitatearen aurkako mugimendua da, Londresko (Erresuma Batua) 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan sortu zena.

Publizitatea aldatu eta kritikatzen duen aktibismo mota sortzaile bat da. Arteak normalean kontsumismoa eta ingurumena bezalako gai politiko eta sozialak erakarri nahi ditu. Brandalismo mugimenduak sortutako iragarkiak serigrafiatutako artelanak dira, eta irudi berri baten itxura edo lehendik dagoen irudi, ikono edo logotipoaren aldaketa satirikoa izan daitezke. Iragarkiak iragarki iragarkien gainean itsatsi ohi dira edo errepide bidezko iragarkien espazioen kristalaren azpian daude.

Brandalismoaren sorrera formalaren aurretik, antzeko sormen aktibista mugimenduak existitzen ziren, kulturaren jamming, subvertising eta détournement erabiliz historian zehar gizarte eta politika arazo ugari sustatzeko. 2012an, Erresuma Batuan antolatutako Udako Olinpiar Jokoetan, Brandalismo mugimendua sortu zen ofizialki. Harrezkero, hainbat brandalismo kanpaina publiko hasi dira mundu osoan. Horien artean, Parisen 2015eko Nazio Batuen Klima Aldaketaren Konferentzian eta 2019-2020 Australiako suteen sasoian, Brandalismo mugimenduak arreta erakarri nahi izan zuen ingurumenaren narriadura, ikusizko kutsadura, zorra eta gorputzaren irudiaren publizitatea irudikatzea bezalako gaiei buruz.

Brandalismo adibideak Euskal Herrian aldatu

Euskal Herrian ere brandalismo ekimen esanguratsuak izan ditugu, maiz ekintza situazionista gisa azaldu zaizkigularik, hona adibide batzuk:

Erregea ongi etorri Donostian aldatu

2016 urtea ez edonolako urtea izan Donostiarrentzat, Europako Kultur Hiriburu izendatu baitzuten. Izendapena polemikaz josita agertu zen lehen momentutik, besteak beste 2015 urte amaieran hiriko kulturgune garrantzitsua zen Kortxoenea hustu eta eraitsi zutelako inolako alternatibarik eskaini gabe.

Kontestu horretan, Espainiako errege-erreginak gonbidatu zituzten 1516-2016. Bake-itunak erakusketa inauguratzera, hiritar ugariren haserrea piztuz. Horren aurrean, Donostia 2016k martxan zuen “ongi etorri” kanpaina probestuz, Erregeari ongi etorria ematen zieten kartel faltsu batzuk jarri zituzten Groseko bi markesinetan. Ekintzak sekulako eztabaida sortu zuten, izan ere, kartelen egiletza Donostia 2016-rena ez bazen ere, egia bat uzten zuten agerian: Francoren oinordekoa gonbidatu zuten bake itunen inguruko erakusketa bat inauguratzera.

Ekintza bideo baten bidez aldarrikatu zuten.

Ertzaintzaren kartelak Bilbon aldatu

2021eko otsailaren 8an Ertzaintzaren indarkeria salatuz kartelak jarri zituzten Bilboko markesinetan. Ertzaintzaren kanpaina bat kopiatuz "es tu futuro desahuciar" eta "es tu futuro repartir hostias a trabajadores en huelga" lemak jarri zituzten Ertzaintzaren indarkeria erakusten zuten argazki batzuekin batera.

Eliza katolikoaren inguruko kartelak Gasteizen aldatu

2022ko urtarrilean “Marcha por la Asociación Católica de Propagandistas”-ek martxan jarritako publizitate kanpaina bati erantzunez brandalismo ekintza bat gauzatu zuten Gasteizen. Kanpaina originalak “rezar fente a una clínica abortista está genial” zioen, eta hori beharrean “rezar junto una institución que robó miles de bebés es común” eta “rezar frente a un pedófilo en una iglesia es lo habitual” lemadun kartelak jarri zituzten ekintzaileek.

Ertzaintzaren kartelak Donostian aldatu

2022ko otsailean berriz Donostian egin zuten polizia indarkeria salatzeko brandalismo kanpaina. Oraingoan Ertzaintzaren 40. Urteurrena zela eta zabaldutako jatorrizko kartelen “Zatoz euskal poliziara” lema bere horretan utzi zuten, baina argazkietan Ertzaintzaren azken urteotako ekintza biolentoak ziren ikusgai. Ekintzak oihartzun zabala izan zuen, Josu Erkoreka segurtasun sailburuak berak ere salatu zuen brandalismo ekintza.

Apezpiku Konferentziaren kartela Donostian aldatu

2023ko otailaren 22an, talde ultra katoliko batek 40 días por la vida (Berrogei egun bizitzaren alde) lelopean haurdunaldia eteten duten zentroen inguruan kanpaina egiten hasi ziren egun berean, Apezpiku Konferentziak sinatuta “¿Si abortas ahora, qué nos vamos a follar dentro de 5 o 6 años?” ("Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik bost edo sei urtetara?") lelodun kartel bat jarri zuten Amarako Askabide klinikaren ondoan. Abortuaren aurkako taldeak sistematikoki joan izan dira Askabide klinikako langile eta bezeroei presioa egitera, beren kartel eta gainerako materialekin. Kartelaren irudia izugarri zabaldu zen, sare sozialetan milioika ikustaldi izateraino, eta agertutako kartelak ikertzeko eskatu zuten Abokatu Kristauek.

Kanpo estekak aldatu