Bragantzako dukeen jauregia

Braganzako dukeen jauregia (portugesez: Paço dos Duques de Bragança) Portugalgo Guimarães hiriko jauregi ezaguna da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturikoa Guimarãesko erdigune historikoaren batera.

Braganzako dukeen jauregia
eta
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
Portugalgo hiriaGuimarães
FreguesiaOliveira, São Paio e São Sebastião
Koordenatuak41°26′48″N 8°17′28″W / 41.44659°N 8.29121°W / 41.44659; -8.29121
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1420
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Joanes I.a Portugalgoaren semea zen Alfonso Braganzako dukeak hasi zuen jauregiaren eraikuntza 1420 eta 1422 artean. 1461ean dukea hil zenean jauregia oraindik eraikitzeko lanetan ari ziren. Bere ondorengoa zen Fernando II.ak Guimarãesko konde titulua jaso zuen eta jauregia birdiseinatu zuen, oinarri simetrikoa eraikiz eta solairu nagusia handituz. Lehen solairuan zerbitzarien gelak zeuden eta bigarren solairuan nobleen gelak, Dukearentzat eta Dukesarentzat gela bana eta kapera bat.

XVI mendean ordea Fernando dukeak Vila Viçosara aldatu zuen bere egoitza eta Guimarãesko jauregiak denbora tarte luzeak egin zituen itxita. Hainbat kronikek diote jauregia bukatu gabe alde egin zutela bertatik. Mende bat beranduago eraikina egoera tamalgarrian aurkitzen zen eta hainbat ordena erlijiosok beren elizak egiteko jauregiko harriak erabili ahal izateko eskaerak luzatu zituzten. Hasieran utzi ez bazitzaien ere hurrengo urteetan Guimarãesko hainbat eraikinen "harrobi" bihurtu zen.

1880 urtean Portugalgo arkitekto eta arkeologoen elkarteak (Real Associação de Arquitectos Civis e Arqueólogos Portugueses) monumento historiko izandatu zuen. 1936an berreraikuntza lanak hasi ziren eta 1959ko ekainaren 24an inauguratu eta ateak ireki zituen publikoarentzako.

Iruditegia

aldatu


Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu