Boys Town (euskaraz Mutilen Hiria) 1938ko Norman Taurog estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia drama filma bat da. Aita Edward J. Flanagan irlandar-estatubatuar apaizaren bizitzan eta hark Nebraskan sortutako Boys Town udalerri eta erakundean oinarritua dago. Spencer Tracy, Mickey Rooney eta Henry Hull aktoreek antzeztu zuten.

Boys Town (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1938
IzenburuaBoys Town
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa eta film dramatikoa
Iraupena93 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Norman Taurog
Gidoigilea(k)Eleanore Griffin
Dore Schary
John Meehan


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJohn W. Considine Jr. (en) Itzuli
[[Kategoria:John W. Considine Jr. (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaElmo Veron (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaCedric Gibbons
Bestelako lanak
MusikagileaEdward Ward
Argazki-zuzendariaSidney Wagner
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNebraska
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

boystownmovie.org
IMDB: tt0029942 Filmaffinity: 281676 Allocine: 134716 Rottentomatoes: m/boys_town Mojo: boystown Allmovie: v6879 TCM: 69546 TV.com: movies/boys-town Netlix: 60000525Edit the value on Wikidata

1938ko Argumentu onenaren Oscar Saria (Eleanore Griffin eta Dore Schary) eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Spencer Tracy) irabazi zituen, azken honek sari berbera bigarren aldiz jarraian irabazi zuen, aurreko urtean Captains Courageous filmeko antzezpenarengatik jaso baitzuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aita Flanaganek (Spencer Tracy) denen aurreikuspen eta usteen aurka "mutilen hiria" sortzea lortu du, gaztetxo gatazkatsu edo arras bihurriak bizi eta fundamentuzko pertsonak izateko heziketa jasotzen duten lekua. Whitey (Mickey Rooney) mutil horietako bat da, baina handik zenbait alditan ihes egin du. Lehenbizikoan goserik itzuli da, bigarrenean bere adiskide bat zauritu zelako, eta azkeneko aldian bere anaiaren gaizkile taldera batu da. Aita Flanagan eta bere mutilek taldea atzematea lortu eta herritarrek eskeintzen zuten diru-saria jasoko dute. Diru horrekin "hiriaren" etorkizuna ziurtatua dago.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu